Alain-Fournier
Itxura
Alain-Fournier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henri-Alban Fournier |
Jaiotza | La Chapelle-d'Angillon, 1886ko urriaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Les Éparges eta Saint-Rémy-la-Calonne, 1914ko irailaren 22a (27 urte) (27 urte) |
Hobiratze lekua | national necropolis of Saint-Remy-la-Calonne (en) Saint-Rémy-la-Calonne |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) Lycée Lakanal (en) Lycée Voltaire (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Henri Alban Fournier (La Chapelle-d'Angillon, 1886ko urriaren 3a - Les Éparges, 1914ko irailaren 22a), Alain-Fournier izengoitiz ezaguna, eleberrigile frantsesa izan zen. Le Grand Meaulnes (Meaulnes Handia, 1913) izenburuko eleberri bakarrean mutil ameslari sutsu baten amodioa kontatzen du, zorion iristezinaren bila barne abentura sakona bizi duena. Gerran hil ondoren argitaratu zen haren literatura gustuez diharduen eta 1905-1914 aldia hartzen duen Correspondance (Gutunak, 1926-1928). Arrakasta handia bildu zuen Le Grand Meaulnes eleberriak eragin nabarmena izan du XX. mendeko hainbat idazlerengan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Grand Meaulnes
- Colombe Blanchet (bukatu gabe)
- Lettre au Petit B
- Miracles (poemak)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.