[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ajuuraan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ajuuraan

Geografia
Hiriburua
2°54′54″N 43°18′0″E
Administrazioa
Demografia
Historia
Sorrera data: XIII. mendea
Bestelako informazioa

Ajuuraan edo Ajuran Erdi Arotik aurrera existitu zen (13. eta 17. mendeen artean) eta Indiarekin itsasoko merkataritza kontrolatu zuen somaliar erresuma bat izan zen. Afrikako Adarrean zegoen, Somalia eta Etiopia estatu modernoen lurraldeetan.

Erresumak administrazio oso zentralizatua eta indar armatu sendoak zituen. Horri esker, mendebaldetik Otomandar Inperioaren inbasioari eta ekialdetik portugaldarren esplorazio konkistatzaileei eutsi zien.

Erasoen ostean, merkataritza bideak berreraiki edo indartu egin ziren. Ekialdeko eta Hego-ekialdeko Asiako, Europan, Ekialde Hurbileko, Iparraldeko eta Ekialdeko Afrikako aberatsekin merkataritza loratu zen, batez ere kostaldeko eremuetan.

Erresumak eraikinetan ondarea utzi zuen. Gaztelu eta jauregien hondakinek horren lekuko dira, batez ere gaur egungo Somalia hegoaldean. Hondakin horiem artean daude zutabe monumentalezko hilobiak, nekropoliak eta hiri hondatuak daude.

Ajuuraanen agintaldi aroan, Afrikako Adarrean asko Islamera bihurtu ziren. Errege familiak, Garen etxeak, horretaz aprobetxatu eta bere nagusitasuna zabaldu zuen merkataritza, aliantza eta gerren konbinazioaren bidez.

Ajuuraanen aberastasun eta botere iturrietako bat uraren kontrola izan zen, Shebelle eta Jubba ibaien urak monopolizatzen baitzituen estatuak. Gaur egungo putzu eta zisterna asko Ajuuraane sortuak dira. Afrikako Adarreko zenbait lekutan estatu zahar hartako nekazaritza eta zerga sistemek iraun zuten XIX. mendea bitartean.

17an mendean altxamenduak izan ziren, eta mende amaiera aldera inperioa oinordeko hainbat estatutan desegin zen. Ezagunena Gelediko Sultanerria izan zen, dudarik gabe.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]