Aireportu
Itxura
Aireportua lurrean edo uretan dagoen aireontzien (batez ere hegazkinen) trafikoa bideratzeko eremua da. Lurreratu eta aireratzeko pista batzuk, kontrol-dorreak eta bidaiarientzako eraikinek osatzen dute, orokorrean.
Munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailan trafikorik handiena dutenen artean Miami, Bangkok, Londres, Paris eta Frankfurtekoak ditugu, trafiko gehien duena Atlantakoa izanik.
Espainian, Barajasko aireportua (Madril) eta Pratekoa (Bartzelona) dira handienak.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko aireportua handiena dugu jende mugimendua kontutan harturik, Loiun kokatuta dagoena. Beste txikiago batzuk ere badaude Biarritz, Hondarribia, Noain eta Forondan.