Adrian Nikomediakoa
Adrian Nikomediakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantinopla, 278 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Nikomedia, 306ko martxoaren 4a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte) |
Familia | |
Aita | Probo |
Ezkontidea(k) | Natalia Nikomediakoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Santutegia | |
Irailaren 8, Martxoaren 4 eta Abuztuaren 26 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Adrian Nikomediakoa edo Hadriano Nikomediakoa (Konstantinopla, c. 278 – Nikomedia, 306ko martxoaren 4a) martiri kristaua izan zen, Diokleziano enperadoreak kristauen aurka egindako jazarpenetan martirioa jasan zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legenda aurea izeneko kondairaren arabera Probo sei urtez (277tik 282ra) enperadore izan zenaren semea izan zen. Agian hau beste Adrian izan zen.[1] Adrian ofizial militar erromatarra izan zen eta, ondorioz, Maximiano eta Galerioren agintaldietan kristauak jazarri zituen. Baina fededun haien kemen eta etsipenaren miresle, bere erlijiora bihurtu zen, eta ondoren Santa Natalia Nikomediakoarekin ezkondu zen, kristaua hura ere.
Lizinio enperadoreak jazarri egin zuen, eta preso hartu eta torturatu egin zuten bere fedeari uko egiteko. Nikomedian tortura izugarriak jasan zituen, eta azkenean burua moztu zioten.[2][3] Emazteak bere gorputza zaindu zuen Konstantinoplan hil zen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Monks of Ramsgate. “Hadrian”. Book of Saints, 1921. CatholicSaints.Info. 22 May 2017
- ↑ Ercolano Marini, S. Adriano martire, protettore di Matelica: traduzione degli atti del suo martirio descritti dal Surio e brevi cenni storici del suo culto, Castelplanio 1921
- ↑ Matteo Parrini, Vita e origini del culto di S. Adriano martire di Nicomedia, (Questioni matelicesi di storia e di letteratura; 2) Matelica 1999
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Antzinako Erromako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |