Angelo Branduardi
Angelo Branduardi | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cuggiono, 1950eko otsailaren 12a (74 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luisa Zappa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, kantugilea, soinu banda konpositorea, aktorea, egile abeslaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | biolina ahotsa |
Diskoetxea | Polydor Records |
angelobranduardi.it | |
|
Angelo Branduardi (Cuggiono, 1950eko otsailaren 12a), kantautore italiar bat da.
Bere musikagintzan Errenazimentuko doinuak erabili ditu disko askotan, bai eta jatorri desberdineko elementu etnikoak ere (zeltak, mediterranearrak, etab.). Kultura desberdinetako iturrietara jotzeko duen joeraren barruan, beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuak ere erabili ditu, italiera modernoaz eta antzinakoaz gain; gainera haren diskoetako batzuk ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko bertsioetan ere kaleratu dira.
Gazte xamarra izanik Genovako kontserbatorioan biolin ikasketetan lizentziatu zen. 1974an lehen diskoa kaleratu zuen Angelo Branduardi izenburuarekin. Lehen arrakasta hurrengo urtean lortu zuen, La luna diskoarekin, eta ondoren etorri ziren Alla fiera dell’Est (1975, herri kantetan oinarritua eta kritikaren goraipamena irabazi zuena), La pulce d’Aqua (1978) eta Cogli la prima mela (1979), Europan arrakasta handiko diskoa eta Alemaniako eta Europa osoko kritikak ere goraipatu zuena.
Branduardik ordurako Italiako kantagintzan izen handia lortua zuen, baina baita Italiatik kanpo ere. 1978an, izan ere, tour luze bat egin zuen Europa guztian zehar; gainera, urte hartantxe, Parisen abestu zuen Fête de l'Humanité delakoan, 200.000 pertsonaren aurrean. Haren ospea Europa osoan hedatuz joan zen: Alemanian, 1981ean, urteko artistarik onenaren saria eskuratu zuen Branduardi diskoarengatik.
80ko hamarkadan Siete buoni se potete (1983), Momo (1987) eta Secondo Ponzio Pilato (1988) filmetako soinu bandak konposatu zituen. Hamarkada berekoak dira Branduardi canta Yeats (1985, poeta irlandarraren letrekin), Pane e rose (1988), Il ladro (1990), Camminando camminando (1994), Futuro antico (1996), Il dito e la luna (1998), Futuro antico II (1999) eta L'infinitamente piccolo (2000), Franco Battiato eta Ennio Morricone-ren laguntzarekin. Azken diskoak honakoak dira: Futuro antico III (2002), Altro e Altrove (2003), Futuro antico IV (2007), Futuro antico V - Musica della Serenissima (2009), Senza spina (2009), Futuro antico VI - Roma e la Festa di San Giovanni (2009), Futuro antico VII - Il Carnevale Romano (2010) eta Così è se mi pare (2011).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angelo Branduardi |