[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aneguria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aneguria

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAne San Miguel Crespo
JaiotzaBilbo1984ko abenduaren 27a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakautorea, abeslaria, interpretea, disko-ekoizlea, kanta-idazlea eta discjockeya
Genero artistikoarapa
Musika instrumentuaahotsa

Badok: aneguria Spotify: 3iMrOTICcLKqqkF3L8Nw5A Last fm: Aneguria Discogs: 5415033 Deezer: 8969724 Edit the value on Wikidata

Aneguria —jaiotzako izen-deiturez, Ane San Miguel Crespo— (Bilbo, Bizkaia, 1984ko abenduaren 27a) rap abeslari euskalduna da eta musika munduan Aneguria aka La Kieta eta Dj Txankleta bezala da ezaguna.[1]

Durangon bizi izan zen 7 urte izan zituen arte, orduan familiarekin batera Bilbora joan zelarik. Baikorra, ausarta eta indartsua dira bere ezaugarrietako batzuk.

17 urte zituela hasi zen rap musikaz gozatzen eta Deustun rapeatzen. Raparen eta raggamuffinaren artean kokatzen dira bere abesti eta inprobisazioak. La Basu eta Fermin Muguruza bezalako musikariekin egin ditu kolaborazioak.[2] 2013an La Basurekin batera Eskina Femenina-ren kofundatzailea izan zen, rap eta hip-hop kulturan emakumeen lana bistaratzeko ekimena.[3][4][5][6] Eskina Femeninaz gain, Lapiko KLika eta La DolÇe Rima talde eta proiektuen sortzaileetako bat izan da.

2015ean La Basu rap abeslariak Aire es vida diskoa plazaratu zuen eta bertan Aneguriak "Trakamatraka" abestian hartu zuen parte eta hortik aurrera askoz jende gehiagok ezagutu zuen.[7]

2018an Bilbao BBK Liven eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte hartu zuen 2017an Banden Lehia lehiaketako irabazlea izan eta gero.[8] Bere disko guztiak autoekoizpenean egin ditu, Percebe "Dana edo ezebez" izan ezik, Banden lehia lehiaketa irabaztearen ondorioz Azkue Fundazioak ekoizturikoa baita.[9]

  • 2017: Horchata de chufa
  • 2018: Frambuesas y palomitas
  • 2018: Percebe "dana edo ezebez"
  • 2020: Hemen eta orain (EPa)
  • Kontratake; Etsaiakeroak (2019)
  • Akelarre; Tremenda jauría (2019)
  • Gure esku dago; La Basu (2018)
  • Black is negra; La Basu, BocadeBaba, Maysa Daw (2016)
  • Piztu gaua; La Basu, Lore Nekane, Josu Ximun Billelabeitia (2016)
  • Naturaren zaindari; Gatom (2016)
  • Biltzarra Vol. I; Gatom, Markes Iraizoz (2016)
  • Trakamatraka; La Basu (2015)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gaur8, Naiz.Info. (). «ANEGURIA» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  2. (Gaztelaniaz) Arainfo. (2016-11-09). «“Black is beltza ASM sessions”, el nuevo trabajo de Fermin Muguruza - AraInfo | Diario Libre d'Aragón» AraInfo | Diario Libre d'Aragón (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  3. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Mi música está hecha para transmitir, por eso he grabado mi primer disco» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  4. «Aneguria - Dantz Festival 2018» Dantz Festival 2018 (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  5. (Gaztelaniaz) «La Basu y Aneguria son dos raperas vizcainas que llevan muchos años lanzando letras entre bombo y caja. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  6. «La Basu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  7. La Basu. (2015-07-07). TRAKAMATRAKA (VIDEOCLIP) LA BASU FEAT ANEGURIA DJ. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  8. «Aneguria | Bilbao BBK Live» Bilbao BBK Live 2018-01-12 (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  9. «Banden Lehia 2017» Banden Lehia 2017 (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.