Andrés Segovia
Andrés Segovia Torres (Linares, 1893ko otsailaren 21a - Madril, 1987ko ekainaren 2a), Salobreñako I. markesa, espainiar gitarrista izan zen. Hamabost urte zituela eman zuen lehen kontzertua Granadan. Geroago arrakasta handia izan zuen Madrilen eta Bartzelonan. 1916an, sona handiko bira bat egin zuen Hego Amerikan, eta 1924ean egin zuen aurkezpena Parisen, eta 1926an Estatu Batuetan. Garai guztietako gitarrista ospetsuenetako bat izan zen Segovia; oso goraipatua izan da haren gitarraren hots-kalitatea. Ikasle ugari izan zituen. Honoris causa doktore izendatu zuten unibertsitate askotan, Oxforden, besteak beste. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiko ere izendatu zuten. Gitarrarako lan klasiko ugari berridatzi zituen, eta musikagile askok idatzi zituzten harentzako lanak: Turina, Castelnuovo-Tedesco, Villa-Lobos, Ponce eta Rodrigo (Fantasía para un gentilhombre).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrés Segovia |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.