Anaglyptus mysticus
Anaglyptus mysticus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Anaglyptini |
Generoa | Anaglyptus |
Espeziea | Anaglyptus mysticus Linnaeus, 1758 |
Anaglyptus mysticus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian eta Afrika iparraldean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-15 mm arteko luzera izaten du[3]. Burua eta pronotoa beltzak dira. Elitroak gorrixkak dira aurrealdean eta gris-urdinak atzealdean. Kolore argiko hiru lerrok zeharkatzen dute, marrazki bitxia osatuz. Ile txikiz estalita du gorputza eta tonu urdinxka ematen diote animaliari.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso hosterorkorretan aurkitzen dira, hurritza, pagoa, astigarra, haltza eta horrelako zuhaitzak nagusi diren tokietan. Bertan behera utzitako lorategi, parke eta baratzetan ere ohikoak dira[3].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi edo hiru urte hartzen dituen zikloa osatzen du Anaglyptus mysticus kakalardoak[1]. Helduek arrautzak jartzen dituzte hildako zuhaitzen enborretan eta beldarrak haietako zuraz elikatzen dira. Helduak udaberrian eta udan ikusten dira lorez lore hegan, bereziki infloreszentziak atsegin dituzte[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Heldua infloreszentzia baten gainean.
-
Elitro koloretsuen bi adibide.
-
Kakalardoaren burua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Anaglyptus mysticus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b «Anaglyptus mysticus» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).