[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anuntzibai zubia

Koordenatuak: 43°08′N 2°56′W / 43.14°N 2.94°W / 43.14; -2.94
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anuntzibai zubia
Zubiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLaudio
Koordenatuak43°08′N 2°56′W / 43.14°N 2.94°W / 43.14; -2.94
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1741
Arkitektura

Anuntzibai zubia Arabako Laudio udalerrian dagoen zubi bat da. Altube ibaia zeharkatzen du.

Areta auzoan dago, Laudio (Araba) eta Orozko (Bizkaia) udalerrien artean, izen bereko Anuntzibai jauregiaren alboan .

1741ean Faltzeseko Markesak agindu zuen eraikitzea eta Martin Larrea Legerzama arkitektoaren lana da. Hamar urte lehenago, Antonio Vega Sarabia harginak zubiaren diseinuak egin zituen.

Kalbario batek azkendutako harlanduzko arku bat nabarmentzen da. Eskuinaldean animalia fantastikoek azkendutako bi podium irudikatzen ditu, ezkerraldean, aldiz, dagoeneko Araban, bi alboetan familiaren bi ezkutu dituen triunfo-arku bat du, frontoiak azkenduta. Aurrealdeak, era berean, kalbario bat du goian, eta Ama Birjina eta San Joan muturretan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba