Antonio Raimondi
Antonio Raimondi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1824ko irailaren 19a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1890eko urriaren 26a) |
Heriotza | San Pedro de Lloc (en) , 1890eko urriaren 26a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | National University of San Marcos (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, naturalista, geografoa eta botanikaria |
Jasotako sariak |
Giovanni Antonio Raimondi Dell'Acqua (Milan, Italia, 1824ko irailaren 19a - San Pedro de Lloc, Peru, 1890eko urriaren 26a) Peruko ikertzaile, naturalista, geografo, esploratzaile, idazle eta irakasle nabarmena izan zen.[1] Peruko nazionala bihurtu zen eta bere bizitza Peruko fauna, flora eta geologiaren ikasketetara eskaini zuen, bere garaiko munduko naturalistarik errespetatuenetako bat izanik.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1824ko irailaren 19an jaio zen Milanen. Gurasoak Enrico Antonio Raimondi Mazza, lanbidez gozogilea, eta María Ágata Rebeca dell'Acqua Vismara izan ziren. Raimondi zortzi anai-arrebetatik azkenaurrekoa izan zen, hiru neska eta bost mutil (horietatik bat haurtzaroan hil zen eta beste bi apaiz ordenatuak).[1]
Gaztetatik natur zientzietan interesatu zen eta natur zientziak ikasi zituen, politikan oso aktiboa izan zen eta austriarren aurkako hainbat borrokatan eta Italiaren independentziaren defentsan parte hartu zuen. Milango Lorategi Botanikoan oso aktiboki lan egin zuen, Peruko hainbat landarerekin lan eginez, herrialde honetara etorkizuneko bidaia iragarriz.[3]
26 urte zituela Perura heldu zen, Callaoko (Lima) portuan lehorreratu zen 1850eko uztailaren 28an. Urte horretan bertan, Cayetano Heredia mediku peruarrak Independencia ikastetxeko Historia Naturalaren Museoa antolatzeko enkargua egin zion, gerora Peruko Medikuntza Eskola izango zen erakundea.
1851tik aurrera natur historiako irakasle izan zen, eta geologia eta botanika irakaskuntzaz arduratu zen. San Markos Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza Fakultateko irakasle sortzaileetako bat izan zen 1856an. Kimika analitikoko katedra sortu zuen 1861ean, 1872-ra arte kudeatuz. 1866an lehen dekanokide hautatu zuten.[1]
Peruko natur baliabideek liluratu zuten. Bertan eman zituen 40 urteetatik 19 lurralde guztian zehar ibiliz eman zituen, bertako flora, fauan eta kulturak ikertzen. Lehen espedizioak bere baliabideekin finantzatu zituen. Bere lehen esleipena Parlamentu Nazionalaren ekimena izan zen, 1858an, urtean 2.000 pesokoa, eta bi urte geroago 3.000 pesokoa. Baldintza horietan, milaka kilometro egin zituen zailtasun handiko bideetatik ia ezezagunak ziren eskualdeetan. Bere lehen bidaia bikainak bi urte eta erdi iraun zuen eta, Liman sei hilabetez errekuperatu ostean, garrantzi handiko beste batera abiatu zen. Herrialde osoan zehar egiten zituen ikasbidaietara erabat dedikatzeko, Miguel Colunga doktorearen esku utzi zuen Botanika katedra.[4]
Raimondi bere bidaietan Peruko Andeetako sektore zabaletan zehar ibili zen, Vitoc eta Chanchamayoraino sartuz, urte bat geroago bide beretik itzultzeko, Tingo Mariaraino sartuz. Piuran kostaldeko ikatz mineral-gordailuak dokumentatu zituen, Chincha uharteetako guanoa aztertu zuen, Tarapacako gatz erreserbak egiaztatu zituen. Carabaya eta Sandia urrutiko urrezko probintzietan zehar ibili zen. Marañón, Ucayali eta Amazonas nabigatu zituen.[5]
Bidaia-ohar ugari hartu zituen, eta horrek Peruko unibertsitateetan ikertzen eta aztertzen diren zientzia-adar ugariren oinarriak ezarri zituen lan izugarria sortu zuen.[4]
Raimondiren lanik nabarmenena El Perú da, 1875 eta 1913 artean sei liburukitan argitaratua, non, bere hitzaurrean, Peruko aberastasun naturalak aztertzera bultzatzen eta gomendatzen ditu peruar guztiak.[6] Ohar-koaderno ugari utzi zituen bere bidean behatu zuen guztiari buruzko datu ugari eta baliotsuekin. Mota guztietako landare eta animalia ale ugari bildu zituen, baita mineralak eta beste elementu geologiko batzuk ere. Mineralogia topografikoaren esparruan, 1878an Minerales del Perú lana argitaratu zuen, Hego Amerikako mota horretako lanik garrantzitsuena.[7] Raimondik bildutako mineral aleen kopuru jakin bat San Markos Unibertsitate Nazionaleko Historia Naturaleko Museoan gordetzen da oraindik. Datu eta behaketa meteorologikoekin, eskemekin, ilustrazioekin eta abarrekin osatzen da bilduma.[3]
1869ko irailaren 2an, Raimondi Ancasheko San Sebastian de Huaraz parrokian ezkondu zen, Adela Loli Castañeda huaraztarrarekin (Huaraz, Ancash, Peru; 1848ko otsailaren 21a - † Lima, 1928ko ekainaren 11a) eta hiru ume izan zituzten.[1]
Antonio Raimondi mundu osoko zientzialariek eta naturalistek oso aintzatetsia izan zuten beti eta prestigio handiko erakunde zientifiko askoren parte izan zen. Zenbait animalia espezieren izen zientifikoak (adibidez, Peruko adar-ebakitzailea (Phytotoma raimondii) eta landareen (Raimondia generoa edo Puya raimondii espezie kolosala) eskaini zizkioten.[1] Estela de Raimondik, Chavin Kulturako pieza arkeologiko ikusgarria, izen hori jasotzen du Antonio Raimondik aurkitu zuelako.[3]
66 urte zituela, La Libertad departamenduko San Pedro de Lloc herrian hil zen 1890eko urriaren 26an, eta bertan eman zituen azken hilabeteak bere osasun delikatua berreskuratu nahian.[1]
Lanak (Gazteleraz)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1854: Informes sobre la existencia de guano en las islas de Chincha presentados por la Comisión nombrada por el gobierno peruano, con los planos levantados por la misma Comisión, Tipografía "El Heraldo", Lima
- 1857: Elementos de botánica aplicada a la medicina y a la industria en los cuales se trata especialmente de las plantas del Perú, Imp. Mariano Murga, Lima
- 1862: Apuntes sobre la provincia litoral de Loreto, Tipografía Nacional (Imp. Manuel D. Cortés), Lima
- 1864: Análisis de las aguas termales de Yura, aguas minerales de Jesús y aguas potables de Arequipa, Imp. Francisco Ibáñez, Arequipa
- 1873: El departamento de Ancash y sus riquezas minerales, Enrique Meiggs (Imp. "El Nacional" por Pedro Lira), Lima
- 1873: La manipulación del guano, Imprenta del Estado, Lima
- 1873: Manipulación del guano, Imp. "El Nacional", Lima
- 1874: Guano y salitre. Observaciones a la memoria del sr. d. Daniel Desmaison, La Opinión Nacional, Lima
- 1874: El Perú. Parte Preliminar (Tomo I), Imprenta del Estado, Lima
- 1875: Observaciones al dictamen de los señores Cisneros y García en la cuestión relativa al salitre, Imp. de "La Opinión Nacional", Lima
- 1876: El Perú. Historia de la Geografía del Perú (Tomo II), Imprenta del Estado, Lima
- 1878: Minerales del Perú o catálogo razonado de una colección que representa los principales tipos minerales de la República, con muestras de huano y restos de aves que lo han producido, Imprenta del Estado, Lima
- 1880: El Perú. Historia de la Geografía del Perú (Tomo III), Imprenta del Estado, Lima
- 1880: Apéndice al catálogo razonado de los minerales del Perú, Imp. Prince y Bux, Lima
- 1882: Aguas minerales del Perú, J. Galland y E. Henriod (Imp. C. Prince), Lima
- 1883: Minas de oro de Carabaya, Carlos Paz Soldán, Lima
- 1884: Aguas potables del Perú, F. Masías y Cía, Lima
- 1885: Memoria sobre el Cerro de Pasco y la montaña de Chanchamayo, Imp. de La Merced (Peter Bacigalupi y Cía), Lima
- 1887: Minas de oro del Perú, Impr. y Libr. B. Gil, Lima
Mapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888: Mapa del Perú, Grabado e Imp. Erhard Frères, París
Hil osteko argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1902: Estudios geológicos del camino entre Lima y Morococha y alrededores de esta hacienda, Impr. y Libr. de San Pedro, Lima
- 1929: El Perú. Itinerarios de viajes, Banco Italiano de Lima (Imp. Torres Aguirre), Lima
- 1942: Notas de Viaje para su obra "El Perú" (Primer Volumen), Ing. Alberto Jochamowitz (Imp. Torres Aguirre), Lima
- 1943: Notas de Viaje para su obra "El Perú" (Segundo Volumen), Ing. Alberto Jochamowitz (Imp. Torres Aguirre), Lima
- 1955: 50 láminas inéditas de iconografía vegetal, Asociación Educacional Italiana, Lima
- 1990: Epistolario de Antonio Raimondi, Asociación Educacional Antonio Raimondi, Lima
- 1991: Apreciaciones personales. Cartas a Miguel Colunga (1859-1868), Biblioteca Nacional del Perú, Lima
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1878: Minéraux au Pérou. Catalogue raisonné d'une collection des principaux types minéraux de la République comprenant aussi des échantillons de guano et des derbis fossilisés des oiseaux qui l'ont produit, A. Chaix et Cie (Imp. Centrale des Chemins de Fer), París.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ARCHIVO GENERAL DE LA NACIÓN. EPISTOLARIO DE MANUEL PARDO – 1873-1876.
- MUSEO ANTONIO RAIMONDI (Lima). Archivo Raimondi.
- http://museoraimondi.fundaciontelefonica.org.pe/
- ALBERTINI, L. E., 1878 – Exposition Universelle. Le Pérou en 1878 ; notice historique et statistique suivie du catalogue des exposants, 47p.; París: Imprimerie Nouvelle.
- AZZARITI, V., 2000 – Vida y obra de Antonio Raimondi, 20p.; Lima: Asociación Educativa Antonio Raimondi.
- BALTA, J., 1899 – Labor de Raimondi. Boletín de la Sociedad Geográfica de Lima, IX(1, 2, 3): 8-14.
- BALTA, J., 1926 – Labor de Raimondi; Lima: Imprenta Torres Aguirre.
- BASADRE, J., 1983 – Historia de la República del Perú; Lima: Ediciones Euroamericanas. 7ª Edición.
- BONFIGLIO, G., 1993 – Los italianos en el Perú, 334p.; Lima: Saywa.
- CUETO, M., 1993 – Excelencia científica en la periferia; actividades científicas e investigación biomédica en el Perú, 1890-1950, 230p.; Lima: Grade.
- CUETO, M., 1995 – Guía para la historia de la ciencia: archivos y bibliotecas en Lima. In: Saberes andinos; ciencia y tecnología en Bolivia, Ecuador y Perú (M. Cueto, ed.): 159-213; Lima: IEP.
- GUEVARA, J. de D., 1993 – Historia de la Química en el Perú, 492p.; Lima: CONCYTEC.
- HERRERA, F., 1935 – Antonio Raimondi, su labor botánica. Sobretiro de la Revista del Museo Nacional: 267-281.
- JANNI, E., 1942 – Vida de Antonio Raimondi, 322p.; Lima: Imp. T. Scheuch.
- LA TORRE, R., 2000 - La obra de Antonio Raimondi en el desarrollo nacional. Boletín de la Sociedad Geográfica de Lima, 113: 203-222.
- LLONA, E., 1884 – La obra de Raimondi, 115p.; Lima: Imprenta de Peter Bacigalupi y Ca.
- PALACIOS, R., 2002 – La Sociedad Geográfica de Lima; fundación y años iniciales, 78p.; Lima: Universidad de Lima, 2ª edición.
- PALMA, R., 1910 – Discurso en la inauguración del monumento a Antonio Raimondi. El Comercio, 15 de agosto.
- SANTILLANA, T., 1989 – Los viajes de Raimondi, 222p.; Lima: OXY.
- SEINER, L., 2003 – Antonio Raimondi: difusor pionero de la ciencia en el Perú. Revista de la Facultad de Lenguas Modernas, 6: 155-170; Lima: Universidad Ricardo Palma.
- STEINMANN, G., 1930 – Geología del Perú, 448p.; Heidelberg: Carl Winters universität sbuchhklung.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) AZZARITI, V.. (2000). Vida y obra de Antonio Raimondi. Asociación Educativa Antonio Raimondi, 20 or..
- ↑ «Raimondi, Antonio» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ a b c «Biografía - Museo Raimondi» www.museoraimondi.org.pe (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ a b JANNI, E.. (1942). Vida de Antonio Raimondi. Imp. T. Scheuch., 322 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) SANTILLANA, T. (1989). Los viajes de Raimondi. OXY, 222 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Antonio Raimondi y el origen de la historia geográfica del Perú. | Acta Herediana. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ Albertini, Luis E.. (1878). Exposition internationale ed. [https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb30007922v Exposition universelle. Le Pérou en 1878, notice historique et statistique, suivie du catalogue des exposants, par Luis E. Albertini,.... ] impr. nouvelle (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).