[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ambrogio Boccanegra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ambrogio Boccanegra

Bizitza
JaiotzaGenova, II. milurtekoa
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaPalma del Río, 1373 ( urte)
Familia
AitaEgidio Boccanegra
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
GraduaGaztelako almirante
Parte hartutako gatazkakBi Petrien Gerra
Gaztelako Gerra Zibila
Ehun Urteko Gerra
Fernandine Wars (en) Itzuli

Ambrogio Boccanegra (†1374) jatorri genoarreko itsasgizon gaztelar nazionalizatua zen, Simon Boccanegra Genovako dogoaren iloba eta Egidio Boccanegraren (Bizarbeltz goitizenez) eta Maria Piescoren semea.

1341. urtean haren aita zena Gaztelara joan zen bere flotarekin, mariniekin eta granadarrekin gerran zegoen Alfontso XI.a Gaztelakoa laguntzera. 1344an Río Saladoko guduan parte hartu zuen eta zerbitzuen ordainetan Alfontso XI.ak Palma del Río udalerria eman zion. 1367an Egidio exekutatua izan zen Petri I.a Gaztelakoaren aginduz, erregearen anaiordearen, Trastamarako Henrikeren, aldekoa baitzen. Ambrogiok Frantziara egin zuen ihes eta gerora Henrike II.a izango zenaren gorteko partaide izan zen.

Palma del Ríoko jauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri I.a Gaztelakoa hil ostean eta Henrike II.a errege zelarik, Ambrogiok Palma del Ríoren jabegotza berreskuratu zuen 1369an eta herritarrak -gehiengoa mudejarra- aske bilakatzen zituen hiri-gutuna zabaldu zuen. Musulmanei hainbat eskubide eskaini zizkien, hala nola beraien zenbait legeren arabera jokatzeko ahalmena.

Karrera militarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas armada gaztelarrean sartu zen eta almirante izatera iritsi zen. 1371n portugaldarrak garaitu zituen Guadalquivirreko ibai ahoan, ondorioz Portugalgo erregeak bakea sinatu zuen bere homologo gaztelarrarekin. Bere garaipen garrantzitsuena, ordea, urte bat geroago lortutakoa izan zen, Arroxelako gudukoa (1372) hain zuzen. Gaztelako eta Frantziako Koroek armada ingelesa txikitu zuten, etsaien buruzagi zen kondea harrapatuz. Garaipen hark Mantxako kanala Gaztelaren esku utzi zuen eta Ingalaterrak, ahulduta zuen defentsa frantsesek behin eta berriro erasotzen zutela-eta, bakea eskatu zuen hiru urteren buruan, 1375ean.

1373an berriro garaitu zituen portugaldarrak Lisboa erasotzean.

Ambrogio Boccanegra 1374an hil zen eta haren ondorengotzat Fernando Sánchez de Tovar izendatu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]