[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Amélie Nothomb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amélie Nothomb

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFabienne Claire Nothomb
JaiotzaEtterbeek1966ko uztailaren 9a (58 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaPatrick Nothomb
Haurrideak
Familia
LeinuaNothomb family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBruselako Unibertsitate Askea
Hizkuntzakfrantsesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, ipuingilea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcademie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Itzuli
Mugimenduapostmodern literature (en) Itzuli
Izengoitia(k)Amélie Nothomb

amelie-nothomb.com
IMDB: nm0636569 Allmovie: p313564
Musicbrainz: f34c4480-bfdb-4640-b1f2-f3f95905e14a Discogs: 1649645 Edit the value on Wikidata

Amélie Nothomb (Etterbeek, Brusela (Belgika), 1966ko uztailaren 9a - idazle belgikarra da. Bere liburuak frantsesez idazten ditu.

Japonieraz hitz egiten du eta itzultzaile izan da Tokion. Japonia garrantzitsua izango da idazlearen lanean. 1992az geroztik, urtero argitaratu du eleberri bat.

Fabienne Claire Nothomb Bruselako auzoetako bat den Ettebeeken jaio zen, 1966ko uztailaren 9an, belgikar familia noble batean[1]. Aita Patrick Nothomb baroia izan zuen, belgikar diplomatikoa. Fabienne jaio eta gutxira, 1968 eta 1972 artean, Osakan (Japonia) izan zen kontsul eta, gero, Pekin, New York, Bangladesh eta Birmanian ere bai. 1980an, Belgikan izan zen Kanpo Harremanetako Asiako Ministeritzako zuzendari eta, 1985 eta 2001 artean, berriz, embaxadore, Japonian batez ere, 1988 eta 1997 bitartean.

Aitaren lana medio, Fabiennek leku askotan bizitzeko aukera izan zuen: Japonia, Txina, AEB, Laos, Birmania eta Bangladesh. Gerra eta pobrezia gertutik ikusi ditu eta haurtzaroan bilatzen du babesa, ahizpa zaharragoaren ondoan.

17 urte zituen Europa deskubritu zuenean, Brusela, atzerritar sentiarazten dion hiria. Filologia Klasikoa ikasi zuen Bruselako Unibertsitate Librean, baina abizenak kalte egiten dio; goi burgesia katolikoko familia seinalatzen du, eskuin muturreko birraitona, eta honek ez dio joera liberal-sozilistako unibertsitatean integratzen laguntzen (Antichrista eleberrian horretaz hitz egiten du).

Lizentziatu ondoren, Tokiora itzuli zen eta japoniar enpresa batean hasi zen lanean. Durduzaz eta Dardaraz (Stupeur et tremblements) eleberrian kontatzen du han bizitako esperienia penagarria.

Belgikara itzuli zen eta, 1992an, Hygiène de l'assassin argitaratu zuen, mozkor batek anaia hil zion unea abiapuntu. Arrakasta itzela etorriko zen gero eta, handik aurrera, idazleak literaturatik bizitzeko aukera izango du. 4 bat ordu ematen ditu idazten egunero, goizeko 04:00etatik, 08:00etara, eta 3 bat eleberri idazten dituela dio, bakarra argitaratzen badu ere. 65 idatzi baditu 17 bat daude argitaratuta. Litro bat te edan eta, eguzkia ateratzerako, lanak eginak ditu. Mundu guztiaren lana hasten denean, Amélie Nothomb bukatzen ari da[2].

Nerabezaroan, janariarekin arazoak izan zituen. Ahizpak eta biak erabaki zuten jateari uztea. Bangladeshen bizi ziren garai hartan. Urte pare batean edo gehixeago egon zenhorrela, hiltzear egon zelarik.

« Edo atera edo betirako erori; ez zegoen beste biderik. Eta ni atera egin nintzen erabat. Orain plazera sentitzen dut jatean. Nire ahizpari gehiago kostatu zitzaion; ez zen hain traumatikoa izan eta anorexia arin bat bizitza osoan eraman dezakezu, apur bat janez...[3] »

Janaria infernuko zuloa zen. Tortura bat. Errudun sentitzen zen eta jatea erabateko gaizkia zen. literaturak salbatu zuen eta Japoniara joateak. 5 urterekin handik joana zen eta, iristean, zoriontsu sentitu zen.

« Gaixotasunak asko irakatsi zidan. Ez dakit hura jasan gabe, gaur idazle izango nintzatekeen. Baina, horrela izanda ere, bestelako idazle eta pertsona izango nintzateke. Gauza asko ikasi nituen anorexiarekin[3] »

Estilo dotore eta pedantea duela esan da, baina, era berean, komiko eta karakter handikoa, bere burua zaindu beharra izan duen emakume indartsu batena; istorio biziak, hiztegi zehatzak, gai originalak eta bukatzen ez den garraztasuna.

« Urte asko pasa ondoren, azkenean, belgikarra naizela uste dut. Zer den belgikarra izatea? Inongoa ez izatea, identitate garbi eta definitu bat ez izatea. Behintzat, argi geratu zait ez naizela japoniarra...[3] »

Eskuz idatzi ohi du, esaten du, lorik ezin egin edo metroan dabilenean burura etorritako ideiak. Albin Michel argitaletxeko bulegoa du lantoki, Montparnasseko hilerriaren ondoan. Bulego estua, txikia, kaxa, karta eta koaderno txuriz lepo. Irakurleek bidaltzen dizkiote hauek, gehiago idatz dezan. Baina ez du horren beharrik[3].

Bere gustuko autoreak Mishima, Diderot, Tanizaki, Montherlant eta Proust dira. Eta, baita Éric-Emmanuel Schmitt, Simon Leys, Jacqueline Harpman, Nathalie Gassel, Yōko Ogawa eta Kazuo Ishiguro ere. Louis-Ferdinand Céline ere ez du ahazten.

2006an, Leteo Saria jaso zuen.

  • Hodien metafisika itzul.Garazi Arrula Ruiz (Igela, 2017)
  • Tutuen metafisika itzul.: Garazi Arrula (Elearazi, 2014)
  • Katilinarenak itzul.:Joxan Elosegi (Igela, 2006 Literatura Saila 34)
  • Durduzaz eta dardaraz tzul.: Joxan Elosegi (Igela, 2003)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]