Crna mačka, beli mačor
Crna mačka, beli mačor | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Crna mačka, beli mačor |
Jatorrizko hizkuntza | errumaniera Serbokroaziera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Alemania, Jugoslaviako Errepublika Federala eta Serbia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, musika-filma, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Emir Kusturica |
Gidoigilea(k) | Emir Kusturica Gordan Mihić (en) |
Antzezlea(k) | |
Branka Katić (en) Miki Manojlović (en) Srđan Todorović (en) Predrag Laković (en) Bajram Severdzan (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Maksa Ćatović (en) |
Argazki-zuzendaria | Thierry Arbogast |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Serbia |
Argumentu nagusia | maitasuna, kriminalitatea, Saldukeria eta joie de vivre (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Crna mačka, beli mačor (euskaraz: «Katu beltz, katu zuri») 1998ko Emir Kusturica serbiar-bosniar zinema zuzendariak zuzendutako komedia erromantikoa da. Bajram Severdžan, Srđan Todorović, Florijan Ajdini eta Branka Katić aktoreek antzeztu zuten.
Veneziako Zinemaldian estreinatu zen. Film honetako pertsonaiak erromaniera, bulgariera eta serbieraz mintzatzen dira, maiz hizkuntz batetik besterako bapateko aldaketak eginez.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Serbia, Danubio ibaiaren ertzean eta Bulgariako mugatik hurbil girotua dago.
Grga Pitić (Sabri Sulejman), zabortegien kontrola duen ijito mafiosoa, eta Zarije Destanov (Zabit Memedov), zementu lantegi bateko jabe harroa, haurtzarotik elkarren lagun dira. Orain, 1980ko hamarkadan, elkarrekin batera mota guztietako abentura eta gorabeherei biziraun diete.
Zarije ospitalean dela, haren Matko semea (Bajram Severdzan) Grgarengana diru eskean joango zaio, Matko eta Dadan sozioak (Srđan Todorović) merkatu beltzean gasolina salmenta negozio handi bat burutzeko dirua behar baidute. Baina negozioa ez da ongi aterako, eta Dadanek Matkari heriotz mehatxua egingo dio, Dadanen arreba ezkongabea den Afrodita (Salija Ibraimova) Matkoren semea den Zarekin (Florijan Ajdini) ezkontzen ez baldin bada mehatxua gauzatuko duela esanez. Halere, Zare gaztea Idaz maitemindua dago (Branka Katic), Sujka amonaren (Ljubica Adzovic) tabernan zerbitzari gisa lan egiten duen enska gaztea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bajram Severdzan - Matko Destanov
- Srđan Todorović - Dadan Karambolo
- Branka Katic - Ida
- Florijan Ajdini - Zare Destanov
- Ljubica Adzovic - Sujka
- Zabit Memedov - Zarije Destanov
- Sabri Sulejman - Grga Pitić
- Jasar Destani - Grga Veliki
- Salija Ibraimova - Afrodita
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Crna mačka, beli mačor filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)