Craig Venter
John Craig Venter (Salt Lake City, Utah, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko urriaren 14a - ), biokimikari estatubatuarra eta enpresaria da, 1999an Giza Genoma guztiz ikertu eta lehenengo aldiz sekuentziatu egin zuen zientzialaria izan zen, berak sortutako Celera Genomics enpresaren bitartez. 2010ean bere ikerlarien taldeak lehenengo zelula sintetikoa sortu zuen. Craig Venterrek The Institute for genomic research eta J.Craig Venter Institutoa ezarri zuen. Gaur egun ikerketa eta garapenetan lan egiten ari da organismo biologiko sintetikoak sortzeko eta itsasoko genetiko anitztasuna dokumentatzeko. 2007an Time aldizkarian agertu zen eta 2008an munduko 100 pertson eragintsuagoenetarikoen zerrendan sartu zen aldizkari beraren arabera.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaliforniako San Mateo unibertsitatean hasi zen bere karrera profesionala, Vietnamgo Gerran egon ondoren. 1972an, Biokimikan lizentziatura lortu zuen eta 1975ean Farmakologian doktoregoa egin zuen, biak Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon. Buffalo unibertsitatean lan egin ondoren, National Institute of Healthean sartu zen lan egiteko.
Celera Genomics ezarri ostean, ospe handia lortu zuen Giza genoma proiektu autonomo bat sortzeagatik 1999an, helburu komertzialak eta teknika propioak erabiltzen, hala nola shotgun sequencing delakoa.
Celera Genomics laborategiko ikertzaileek, bost ale ezberdinetako ADN erabili zituzten, Giza genoma sekuentziatzeko. Susmatzen da aleen bateko ADNa Craig Venterrena dela. 2002an Celera Genomics enpresak Craig Venter kaleratu zuen, Venterren genomako datuak saltzeko nahiak saihesteko.
1992an The Institute for Genomic Research (TIGR), ezarri zuen. Gaur egun, Venter, J.Craig Venter Institutoaren zuzendaria da. 2005ean Synthetic Genomics ezarri zuen, mikroorganismo genetikoki eraldatuak ekoizteko, erregai alternatiboak sortzeko helburuarekin.
Venter Wired, The Economist eta Cosmos aldizkarietan ageri da.
Munduan zehar bidaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Venterrek munduko ozeanoetatik nabigatzen da bere yatearekin "Sorcerer II". Bere ustez, zientzialarien XVIII eta XIX. mendeko bidai ospetzuen parekoa da bere bidaia. Birusen eta bakerien ADNa harrapatzen ari da bere laborategietan sekuentziatzeko.
Informazio horrekin, munduko biodibertsitateko geneak estadistikoki estrapolatzeko gai izango da. Bere iritziz, mikroorganismoetan energia berriak, botika ezezagunak, eta kutsaduraren aurkako agente berriak garatzeko gakoa dago. Bidaiarekin mikroeboluzioaren galderak erantzuteko gai izatea espero du.
Bizitza artifiziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko urrian, Craig Venterrek kromosoma artifial bat eraldatzen lortu zuela esan zuen. 2009ko uztailean, itun bat sinatu zuen Exxon Mobil petroleo enpresarekin, atmosferako CO2, erregai bihur dezaten mikroorganismoak garatzeko.
2010eko maiatzaren 20an, Science aldizkariak berri historikoa argitaratu zuen: Venter eta bere taldekoek lehenengo zelula bakterianoa genoma sintetikoarekin sortu zuten. Erabili zuten genoma guztiz artifiziala zen baina 'Mycoplasma myciodes' bakteriaren genomatik kopiatuta. Gainera bakteria bat erabili zuten bere genoma artifizial ostatu emateko, beraz zientzialari batzuek eszeptikoki hartu zuten berria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |