Climax (2018ko filma)
Climax (2018ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Climax |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Belgika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, beldurrezko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gaspar Noé |
Gidoigilea(k) | Gaspar Noé |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Gaspar Noé |
Argazki-zuzendaria | Benoît Debie (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
a24films.com… | |
|
Climax 2018ko Gaspar Noé argentinar zinema zuzendariak idatzitako, ko-editatutako eta zuzendutako beldur psikologikoko film dramatikoa da. Belgika eta Frantzia arteko ko-ekoizpena, pelikularen argudioa 1996ko neguan gertatzen da, eraikin bakar baten barruan, eta 24 aktore eta dantzari azaltzen dira, entsaio osteko after-party bat ospatzen ari diren dantza-talde frantziar baten papera antzeztuz. Gauzak txarrera jotzen dute, guztiek harrituta eta galduta gelditzen direnean.
Pelikula aipagarria da bere estilo eta produkzioarengatik, soilik 4 asteko pre-produkzioa izanda eta era kronologiko batean grabatuta bakarrik 15 egunetan: Nahiz eta Noek istorioaren premisa pentsatu, pelikularen gehiena entsaiatu gabe egin zen eta momentuko inprobisazioarekin grabatu zen, non aktoreei ez zuten aurrez alde finkatutako dialogorik, eta askatasun handiarekin jarraitu zezaketen istorioa eta pertsonaiak. Climax-ek gainera edizioko eta zinematografiako aukera bitxiak ditu, plano luze askorekin, bata 42 minutuetara ailegatzen dena. Pelikularen aktoreen gehiengoa dantzariak dira, Boutella eta Souheilaz aparte.
Climax 2018-ko maiatzaren 10ean estreinatu zen, Zuzendarien Asteburuaren atalean, 2018ko Cannes-eko Zinema Jaialdian. Bertan, Art Cinema Saria irabazi zuen. Zinematan estreinatu zen 2018ko irailaren 19an Frantzian eta 2018ko azaroaren 21ean Belgikan. Pelikulak kritika onak lortu zituen, goraipamen askorekin bere zuzendaritza, zinematografia, soinu banda, koreografia eta aktoreen lanagatik, baina batzuek pelikularen biolentzia eta hauteman ahal den istorioaren faltagatik.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasting bateko zintak ikusten dira, non Selva, koreografa bat eta DJ Daddy-k jende desberdina elkarrizketatzen dituzten dantza talde bat sortzeko. Dantza, beldurra, erlazioa, sexua eta drogei buruzko galderak egiten dituzte. 1996-ko neguko gau batean, eskola abandonatu batean, koreografia zail bat entsaiatzen dute after-party bat hasi baino lehen. Dantzatzen dute eta Emanuelle, dantza taldearen zuzendariak egindako sangria edaten dute. Taldeko kide desberdinek arazo pertsonal desberdinak dituzte, eta besteen inguruan esamesaka ari dira.
Festa aurrera doan einean, dantzariak gero eta galduagoak eta urduriagoak bihurtzen dira. Denbora pasa ondoren sangriak LSDa duela konturatzen dira. Hasieran Emannuelle-i errua botatzen diote, berak edaria egin duelako, baina berak edan duela eta efektuak sentitzen dituela esaten du. Taylor, aurretik erresuminduta Omarrekin, bere arreba, Gazelle-ekin ibiltzeagatik, Omarrek edaten ez duela seinalatzen du, eta beraz, sangria ez duenez edan, bera erruduna izan behar dela esaten du. Taldea haserretzen da eta Omar eraikinetik kanporatzen dute, neguko klimarekin.
Emmanuellek Tito, bere seme gaztea ikusten du sangria edaten, eta gela batean ixten du dantzari urdurietatik babesteko. Selva beste gela batera joaten da, Lou, bere lagunarekin egoteko. Louk ez duela edan aitortzen dio, haurdun dagoelako. Hala ere, Dom, oso drogatuta, gelan sartzen da eta Lou erruduna dela seinalatzen du, eta sabelean ostikak ematen dizkio. Lou, minduta, bai fisiko eta psikologikoki, Alai eta Jennifer-en arteko liskarra pasatzen du, non Alaia agresiboa bihurtzen den, Jennifer-ek bere kokaina banatzen ez duelako eta bere ilea sutan jartzen du.
Lou, minduta eta oso galduta, Dom-en erasoak saihesten saiatzen da, eta laban handi batekin konfrontatzen dio, entsaiu aretoan, baina taldeko kideek, guztiek drogaren influentzian, Lou-ri leporatzen diote gertatuko guztia. Louk krisi bat sufritzen du, bere sabela jotzen du eta labanarekin bere besoak mozten ditu, taldeko kideek bere buruaz beste egin dezan esaten dioten bitartean. Emmanuelle, bere semea itxita dagoen gelaren giltzak galdu ditu eta bere semea gelatik ateratzen ari da, oso urduri. Eskolak bat-batean elektrizitatea galtzen duenean konturatzen da Tito - orain oihukatzeari utzi diona - elektrokutatu eta hil egin dela.
Ivanak Selva eramaten du bere gelara. Selva oso drogatuta dago, eta biak txortan egiten dute. David gelan sartzen da baina berehala kanporatzen dute. David orduan DJ Daddy-ren gelan sartzen saiatzen da baina berriro ere kanporatua izaten da. Orduan, umore txarrarekin, David-ek Gazelle aurkitzen du, bere anaia, Taylor berarekin sexu-harremanak izaten saiatzen ari den bitartean. Gazelle Taylorren gelatik eskapatzen da eta entsaiu aretora ailegatzen da, non beste dantzari guztiek haien buruak guztiz galdu egin duten, dantzatzen, lurrean bueltaka, oihukatzen, eta haien artean sexua izaten edo liskarretan dauden bitartean. Taylor Gazelle bere gelara eramatea lortzen du eta bitartean beste dantzari batek David-i jotzen dio.
Polizia ailegatzen da hurrengo goizean, eta dantzari guztiak aurkitzen dituzte era guztietan, batzuk hilda eta beste batzuk bizirik. Psyché, Ivana-ren neskalaguna, gelaren erdian dantzatzen ari da. Dom-ek negar egiten ari da berak egindoagatik. Rocket hilda dago, bere botakarekin itota. Serpent, David eta Kyrra inkontziente daude. Bart bere sabela harramazkatzen ari da agresiboki. Riley DJ Daddy-rekin lo egiten ari da. Gazelle Taylorren ondoan esnatzen da, pasaden egungoa guztiz ahaztuta. Alaiak Cyborgekin lo egiten du eta Ivanak Selvarekin. Jennifer oihuka dago, bainugelan, ura bere erretako buruan botatzen. Tito hilda dago. Emmanuelle hilda dago ere bai, bere buruaz beste eginda labana batekin, Tito-ren gelaren kanpoan. Lou, odolez beteta eta oihukatzen eraikina uzten du. Omar hilda dago, guztiz izoztuta posizio fetalean. Poliziak eraikinaren barruan inbestigatzen ari den bitartean, Psyché bere gelara joaten da eta LSD tanta batzuk jartzen ditu bere begietan. Bere poltsaren barruan droga psikedelikoen inguruan dauden liburuengatik, bere egoera normalarengatik eta bere audizioan drogak ez zaiela gustatzen esateagatik, berak sangria LSD-arekin nahastu duela ondorioztatu dezakegu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sofia Boutella : Selva
- Romain Guillermic : David
- Souheila Yacoub : Lou
- Kiddy Smile : Daddy
- Claude-Emmanuelle Gajan-Maull : Emmanuelle
- Giselle Palmer : Gazelle
- Taylor Kastle : Taylor
- Thea Carla Schøtt : Psyche
- Sharleen Temple : Ivana
- Lea Vlamos : Lea
- Alaia Alsafir : Alaia
- Kendall Mugler : Rocket
- Lakdhar Dridi : Riley
- Adrien Sissoko : Omar
- Mamadou Bathily : Bats
- Alou Sidibe : Alou
- Ashley Biscette : Ashley
- Mounia Nassangar : Mounia
- Tiphanie Au : Sila
- Sarah Belala : Sara
- Alexandre Moreau : Cyborg
- Naab : Naab
- Strauss Serpent : Strauss
- Vince Galliot Cumant : Tito
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapena benetako istorioa batean oinarrituta dago, gutxi-gorabehera, non 90eko hamarkadan frantziako dantza talde batek bere edarietan LSD-a sartu zuten, after-party batean. Hala ere, ez ziren beste intzidentziarik gertatu, pelikulan ez bezala. Dantzaren inguruko pelikula bat egitea Noeri okurritu zitzaion 2017-ko abenduan, Voguen ebento batera joan ondoren.
Bere hitzetan, pelikula "Zerbait batera sortu nahi duen eta bigarren erdian gaizki ateratzen zaion jendea"-ri buruzkoa da.
Preprodukzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko urtarrilean, Gaspar Noék pelikularen produkzioarekin hastea erabaki zuen. Bere helburua produkzio azkar eta merke bat lortzea zen eta horretarako Vincent Maraval (Enter the Void eta Love pelikulen produktorea) eta Edouard Weil produktoreekin harremanetan jarri zen. Talde oso bat biltzea lortu zuen denbora laburrean. Haien artean Benoît Debie zinematografoa, Claire Cobetta zuzendaria laguntzailea eta Jean Rabasse set dekoratzaileak zeuden.
Grabaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klimax Pariseko ikastetxe abandonatu batean grabatu zen. Zuzendariak istorio basiko bat eduki arren eta aktoreei nola bideratu behar zuten bere interpretazioa esan arren, ez zuen ezer idatzi eta gehienetan elkarhizketak improbisatuak ziren ; ez zeuden entsaiurik eta bakarrik pelikularen premisa, hasierako dantza eta pertsonaien pertsonalitatea zeuden prestatuta.
Estreinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikula Cannes festibalean estreinatu zen, 2018ko maiatzeren 13an eta Directors' Fortnight sekzioan proiektatu zen, non Arte Zinema saria irabazi zuen.
Lau hilabete geroago, irailaren 18an, Climax Frantzian estreinatu zen Wild Bunch Distribution-en eskuz eta Belgikan azaroaren 21an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Gleiberman, Owen (13 May 2018). "Film Review: Gaspar Noé's 'Climax'". Variety. Retrieved 3 March 2019.
2. Climax (2018)". BFI. Retrieved 25 January 2019.
3. Box Office Mojo. Retrieved 3 April 2019.
4. "Climax (2018)". The Numbers. Retrieved 23 November 2019.
6. Theophanou, Daniel (7 October 2018). "Climax: An Interview With Director Gaspar Noe". Candid Magazine. Retrieved 15 March 2019.
7. Johnson, Travis (15 March 2019). "Interview: Gaspar Noé tackles primal drives and paranoia in 'Climax'". SBS. Retrieved 5 December 2018.
8. Maybelle, Morgan (15 March 2019). "The master of provocation on his trippy dance masterpiece, Climax". Wonderland. Retrieved 20 September 2018.
9. Grater, Tom (17 May 2018). "Gaspar Noé's 'Climax' sells to UK (exclusive)". Screen Daily. Retrieved 25 January 2019.
10. Collinson, Gary (28 July 2018). "Arrow announces UK release details for Gaspar Noe's Climax". Flickering Myth. Retrieved 25 January 2019.