Cinderella Man
Cinderella Man (euskaraz literalki Mari Errauskin Gizona) 2005eko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Russell Crowe, Renée Zellweger, Paul Giamatti, Bruce McGill eta Craig Bierko aktoreek antzeztu zuten. James J. Braddock boxeolariaren bizitzari buruzko biografia filma da.
Hiru Oscar Sarietarako, bi Urrezko Globo Sarietarako eta bi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
Bitxikeria gisa, filma hau girotutako garaian mundu mailan aski ezaguna zen Paulino Uzkudun euskal boxeolariarekin borrokatu zen Max Baer estatubatuar boxeolaria agertzen da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Depresio Handia. James J. Braddock (Russell Crowe) irlandar-estatubatuarrak 1929ko kraxaren eragin ekonomikoak jasan eta bere burtsako inbertsioak galdu dituenez, boxeolari profesional bilakatzea beste irtenbiderik ez du izanen. Portuan zamalari gisa lan egin eta bere familia txirotasunean bizi da. Bere managerrak (Paul Giamatti) beregan sinisten du eta jada hain gaztea izan ez arren Bradock boxeolari izatera bulzataraziko du. Braddockek hasiera batean teknika oso fina ez izan arren, bere kemen eta ausardiari esker arerio ugari garaitzea lortuko du. Bere emazteak (Renée Zellweger) ez du boxeolaria izata nahi eta managerrarekin eztabaidak izan ohi ditu, baina azkenean txirotasunak hala beharturik emazteak ere bere senarra kirol horretan jardutea onartu beharko du. Borrokaldi batzuen ondoren, Bradockek hainbat arerio kolpez hil dituen Max Baer (Craig Bierko) boxeolari zakarraren aurka borrokatuz herrialdeko titulua eskuratzeko aukera izango du. 15 erasoladiren ondoren jendeak 9 1eri Max Baerren alde apustu egiten du, baina Braddockek dene harridurarako Baerren kolpe latzak jasan eta bere buruan arerioaren eskuin bortitza pairatuko du. Azkenean puntuetara AEBtako pisu astunen txapelketa irabaztea lortuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Russell Crowe: Jim Braddock
- Renée Zellweger: Mae Braddock
- Paul Giamatti: Joe Gould
- Craig Bierko: Max Baer
- Rosemarie DeWitt: Sarah Wilson
- Paddy Considine: Mike Wilson
- Bruce McGill: Jimmy Johnson
- David Huband: Ford Bond
- Connor Price: Jay Braddock
- Ariel Waller: Rosemarie "Rosy" Braddock
- Patrick Louis: Howard Braddock
- Linda Kash: Sra. Lucille Gould
- Nicholas Campbell: Sporty Lewis
- Ron Canadà: Joe Jeanette
- Gene Pyrz: Jake
- Chuck Shamata: Pare Roddick
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cinderella Man filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2005eko filmak
- Ron Howardek zuzendutako filmak
- Akiva Goldsmanek idatzitako filmak
- Russell Crowek antzeztutako filmak
- Renée Zellwegerrek antzeztutako filmak
- Paul Giamattik antzeztutako filmak
- Craig Bierkok antzeztutako filmak
- Paddy Considinek antzeztutako filmak
- Bruce McGillek antzeztutako filmak
- Rosemarie DeWittek antzeztutako filmak
- Nicholas Campbellek antzeztutako filmak
- Ron Canadak antzeztutako filmak
- Matthew G. Taylorrek antzeztutako filmak
- Fulvio Cecerek antzeztutako filmak
- Clint Howardek antzeztutako filmak
- Gavin Grazerrek antzeztutako filmak
- Boyd Banksek antzeztutako filmak
- Daniel Kashek antzeztutako filmak
- Rance Howardek antzeztutako filmak
- Linda Kashek antzeztutako filmak
- Brian Grazerrek ekoitzitako filmak
- Penny Marshallek ekoitzitako filmak
- Touchstone Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Depresio Handian girotutako filmak
- Boxeoari buruzko filmak
- Biografia filmak
- New Yorken girotutako filmak
- New Jerseyen girotutako filmak