Wikipedia, Entziklopedia askea
Christopher Elnathan Okoro Cole (Waterloo, Sierra Leona, 1921eko apirilaren 17a - 1990) sierraleonar politikaria izan zen. Londresko Unibertsitatean eta London School of Economicsen ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen Sierra Leonan. Ondoren, gobernuko hainbat lanpostutan lan egin zuen. Besteak beste, enbaxadorea izan zen Estatu Batuetan eta NBEn eta epailea nagusia. 1971ko martxoaren 31tik apirilaren 19ra Sierra Leonako azken gobernadore orokorra izan zen eta apirilaren 19tik 21era herrialdeko jarduneko presidentea.