Chambordeko jauregia
Itxura
Chambordeko jauregia (frantsesez: Château de Chambord) Frantziako Loir eta Cher departamenduko Chambord udalerrian dagoen pizkunde garaiko jauregia da. Frantzisko I.a Frantziakoa erregeak pizkundetar estiloan eraiki zuen. Loira haraneko jauregirik handiena da, inguruan 52,5 km² basoa duena.
1840tik Monumentu historiko izendaturik dago.