[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Castello (Venezia)

Koordenatuak: 45°26′08.52″N 12°20′54.60″E / 45.4357000°N 12.3485000°E / 45.4357000; 12.3485000
Wikipedia, Entziklopedia askea

Castello

Ontziolaren sarrera (Arsenale)
Venezia
Biztanleria 12.945[1]
Posta kodea 30122

Castello (venezieraz Casteło) Veneziako sei sestiereetako bat da, ekialderen dagoena.

Izena Olivolo uhartean zeuden gotorlekutik datorkio (Castello hitzak "gaztelu" esan nahi du). Uharte hau San Pietro di Castello izena du gaur egun.

Sestiere honetan dago San Pietro de Castello basilika, apezpikuaren egoitza 1807 arte, urte horretan Napoleonek San Marko basilikare lekualdatu baitzuen. Une hori arte, San Marko basilika Dogoen kapera baino ez zen, ekitaldi berezietan bakarrik erabiltzen zena.

Auzo honetan daude San Zanipolo basilika, San Pietro di Castello basilika, San Francesco della Vigna eta San Zaccaria. Beste elizen artean daude San Lio, Santa Maria Formosa, San Lorenzo, San Giovanni Novo, San Giorgio dei Greci, San Antonin, San Giovanni in Bragora, San Giuseppe di Castello, San Martino, la Pietà (Santa Maria della Visitazione), Santo Biagio eta San Francesco di Paola.

Auzoa honetan Veneziako bi eskola handi daude, Scuola Grande di San Marco (Veneziako ospitalearen barne) eta, batez ere, Scuola Grande di San Giorgio degli Schiavoni, ezaguna Vittore Carpaccio margolariaren lanak direla-eta.

Txit Lasaiaren historian garrantzi gorena izandakoa da Veneziako Ontziola (Arsenale di Venezia), egun Itsas Armadarena. Errepublikaren indarraren erdigune estrategikoa izan zen, mendez mende ontzi paregabeak eraiki ziren lekua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
45°26′08.52″N 12°20′54.60″E / 45.4357000°N 12.3485000°E / 45.4357000; 12.3485000