[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Casanare (departamendua)

Koordenatuak: 5°26′N 71°30′W / 5.43°N 71.5°W / 5.43; -71.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Casanare» orritik birbideratua)
Casanare
Kolonbia Kolonbiako departamendua
bandera

armarria

Administrazioa
EskualdeaOrinocoko eskualdea
HiriburuaYopal
ISO 3166-2CO-CAS
Kokapena
Koordenatuak5°26′N 71°30′W / 5.43°N 71.5°W / 5.43; -71.5
Azalera44.640 km²
Demografia
Biztanleria362.698 biztanle
Urtea2016ko zenbatespena
Dentsitatea8,1 bizt/km²
www.casanare.gov.co/


Casanare Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen erdi-ekialdean dagoena, Orinocoko eskualdean. Iparraldean Arauca departamenduarekin du muga, mendebaldean Boyacá eta Cundinamarcarekin eta hego-ekialdean Meta eta Vichadarekin. 44.640 kilometro koadroko eremua du[1] eta 2016an 362.698 biztanle zituen[2]. 19 udalerri ditu. Hiriburua Yopal da (123.361 biztanle 2010ean[3]).

1990eko hamarkadan Cusiana eta Cupiaguan petrolio eremu handiak aurkitu ziren. 790 kmko oliobide batek garraiatzen du petrolioa Coveñasko porturaino.[4][5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]