Carlos Ghosn
Itxura
Carlos Ghosn (Porto Velho, Brasil, 1954ko martxoaren 9a) franko-brasildar enpresaburua da.
Libanoar jatorriko brasildarrak Frantzian egin du bere ibilbidearen zatirik handiena. Hantxe, Le Cost Killer (Kostu Hiltzailea) ezizena hartu zuen 1990eko urteetan Renault atzera etekinetara itzularazi ei zuelako, eta, gero, Renaultek Nissan Japoniako konpainian partea hartu zuenean eta hura ere kiebratik ateratzea lortu omen zuelako Mr Fix it (Konpon Ezazu) deitu zioten. 2017ko apirilean utzi zuen Nissaneko presidentetza.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lasa, Irune. (2018-11-19). «Carlos Ghosn Nissan eta Renaulteko burua atxilotu du Japoniako Fiskaltzak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]