Cabo San Lucas
Cabo San Lucas | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Mexiko | |
Mexikoko estatu | Hego Kalifornia Beherea | |
Municipality of Mexico | Los Cabos (udalerria) | |
Posta kodea | 23450–23478 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 22°53′23″N 109°54′56″W / 22.8897°N 109.9156°W | |
Altuera | 11 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 68.463 (2010) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1828 | |
Telefono aurrizkia | 624 | |
Hiri senidetuak | Newport Beach | |
loscabos.gob.mx |
Cabo San Lucas (euskaraz: «San Lucas lurmuturra») Mexikoko hiri turistikoa da, Kalifornia Beherako penintsularen hegoaldeko muturrean kokatuta dagoena, Los Cabos udalerriko ordezkaritza bat da Hego Kalifornia Behera estatuan. Kostaldean, Kaliforniako golkoa eta Ozeano Bareko urak elkartzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalkulatzen da lehen giza taldeak duela 15.000 urte inguru iritsi zirela penintsularen hegoaldera. Lehen europarrak iritsi zirenean, pericú tribuko talde nomadak bizi ziren eskualdean, hondartzetan bilatzen zituzten fruituak, haziak, sustraiak, moluskuak biltzean oinarritutako ekonomia sinplean. Europarrak iritsi aurreko beste bi tribu ere baziren: guaycurak, penintsularen erdialdean eta cochimiak, iparraldean.
Lehen europearrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalifornia Behera penintsulan lur hartzen lehen europarra Fortun Ximenez pilotu eta nabigatzaile euskalduna izan zen, Concepción itsasontziaren agintean. 1534. urtean heldu zen penintsulara, uharte bat zela pentsatuz. La Paz-eko portura iritsi zenean, bertakoek badiako molusku maskorretatik ateratzen zituzten perla ugariak aurkitzen zirela konturatu zen, beraz, aise batean garbitu zuten lekua.
Hala ere, Hernán Cortés hartzen da toki honen aurkitzailetzat (jada jatorrizko biztanleek duela mende batzuk aurkitu zuten arren).
1602ko martxoan, Gaspar Zúñiga y Acevedo erregeordetzako konderriak, Sebastián Vizcaíno jenerala izendatu zuen Manilako galeoientzako portuen bila abiatzeko.
Urte horretako maiatzaren 5etik, 1603ko otsailaren 21era, Vizcaínok hiru itsasontzi gidatu zituen: San Francisco, Santo Joseph eta Tres Reyes. Acapulcoko portutik abiatu ziren Mendocino lurmuturreko iparralderaino (Kalifornia) Géronimo Martí Palacios kosmografoa eta Antonio de la Ascensión fraide karmeldarrarekin batera. Bidaian zehar, toponimiak (izenak) ezarri zituzten bisitatutako lekuetan, planoak egin eta XVIII. mendearen amaierara arte leku hauetan nabigatzeko balioko zuten kostaldeko mapa zehatzak prestatu zituzten.
Biztanleriaren oinarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925ean, Carlos eta Luis Bernstein anaiek, merkataritzan eskarmentu handia zutenak, "Calmex" ontzi-fabrika Cedrosko uhartetik Cabo San Lucas badiara mugitu zuten, bertako atunaren tratamendurako. "Calmex" ontzi-fabrikak hogeita hamar tona baino gutxiagoko egurrezko lau ontzi zituen. Ez zuten hozteko sistemarik, ez baitzen beharrezkoa, harrapaketak oso distantzia txikian egiten zirenez, ordu batzuetako arrantza-bidaiek ontziratze prozesurako produktu freskoa entregatzea ahalbidetzen zuten.
1979an, itsas produktuen konpainiak ezin izan zuen turismoaren garapenaren presio eta bultzadari eutsi eta makineria itxi zuen; Cabo San Lucasen ateak itxi eta San Carlos portura joan ziren. Portuko biztanleei zorrotz eragin zien antzeko beste enplegu iturririk ez izateagatik. Nahiz eta langile batzuk geratu egin ziren beste askok emigratu egin zuten.
Erakargarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handik urte batzuetara, tokiaren edertasunaz jabetzen hasi ziren: uren berotasunak, hondartzen edertasunak eta kirol arrantza. Honek, Mexikoko eta atzerriko inbertsore ugari bultzatu zituen turismo garapen honetara. Bisitarien etorrera masiboak, gobernuari hotel eskaintza zabalagoa eta luxuzkoagoa sortzeko beharra sorrarazi zion, 1968an Mexikoko Bankuak, Turismo Sustatzeko Funtsa Nazionala (gaztelaniaz: FONATUR) sortu zuen, turismo helmuga berriak sortzeko.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Cabo San Lucas, 1951–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1937–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 36.0 | 37.0 | 37.0 | 41.0 | 40.0 | 41.5 | 41.0 | 44.0 | 44.0 | 41.0 | 38.0 | 37.0 | 44.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 25.4 | 25.9 | 26.9 | 29.0 | 30.7 | 31.7 | 33.3 | 33.7 | 33.0 | 32.1 | 29.4 | 26.8 | 29.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 19.2 | 19.3 | 20.2 | 22.2 | 23.8 | 25.3 | 28.1 | 29.0 | 28.4 | 26.7 | 23.5 | 20.6 | 23.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.0 | 12.7 | 13.5 | 15.4 | 17.0 | 19.0 | 22.8 | 24.2 | 23.9 | 21.4 | 17.5 | 14.5 | 17.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 4.5 | 1.5 | 1.0 | 7.0 | 6.5 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 1.0 | 5.0 | 1.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 11.7 | 3.4 | 1.8 | 1.3 | 0.1 | 0.0 | 13.3 | 48.5 | 82.3 | 32.2 | 11.5 | 14.5 | 220.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 1.2 | 0.4 | 0.3 | 0.1 | 0.1 | 0.0 | 1.1 | 2.9 | 3.3 | 1.6 | 0.7 | 1.0 | 12.7 |
Iturria: Servicio Meteorologico Nacional[1][2] |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteen eta famaren poderioz, Cabo San Lucaseko biztanleriak bilakaera handia izan du, batez ere 80ko hamarkadako %279.4ko gorakada esanguratsuarekin. Turismoaren etorrera masiboak eta enpleguaren gorakadak biztanleriaren hazkunde esponentzial bat markatu dute kostaldeko hiri honetan.
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Urtea | Bizt. | ±% |
1950 | 584 | — |
1960 | 859 | + %47.1 |
1970 | 1534 | + %78.6 |
1980 | 4233 | + %175.9 |
1990 | 16 059 | + %279.4 |
1995 | 28 483 | + %77.4 |
2000 | 37 984 | + %33.4 |
2005 | 56 811 | + %49.6 |
2010 | 68 463 | + %20.5 |
2014 | 79 400 | ---- |
Xehetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu esanguratsu bezela, Guillermo del Toro zuzendari mexikarrak bere film ospetsuenetako baten eszena batzuk Cabo San Lucasen filmatu zituen; Pacific Rim filmekoak hain zuzen ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Servicio Meteorologico Nacional. Estado de Baja California Sur-Estacion: Cabo San Lucas. in: Normales Climatologicas 1951–2010..
- ↑ (Gaztelaniaz) Servicio Meteorológico Nacional. Extreme Temperatures and Precipitation for Cabo San Lucas 1937–2010. .