[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Cathy Hackl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cathy Hackl

Bizitza
Hezkuntza
HeziketaTexasko Unibertsitatea Austinen
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, zuzendari exekutiboa eta kazetaria

Cathy Hackl, ezaguna metabertsoaren amabitxia ezizenaz (AEB, XX. mendea ) estatubatuar kazetaria, idazlea, futurista teknologikoa, CEO da metabertsoarekin lotutako enpresa-estrategietan espezializatutako Future Intelligence Group enpresan, eta haren Chief Metavarse Officer, enpresa handietan ohikoa izango den figura berria izango da.[1] Metabertso, bideojoko, web3 eta errealitate areagotuaren ikerketan eta aholkularitzan aritu da.[2] Cathy Hacklen esanetan:

Metabertsoa ez da utopia izango, ezta distopia ere, bien artekoa baino.[1]

Costaricar eta mexikar jatorriko familia batean jaio zen, Estatu Batuetan.[1] Kazetaritza ikasi zuen, eta ikus-entzunezko produkzioan lan egin zuen CNN bezalako hedabideetan, «esperientzia eraldatzailea» bizi izan zuen arte.

«Hitzaldi batean, errealitate birtualeko betaurrekoak erabili nituen lehen aldiz. Konturatu nintzen hura etorkizunaren parte izango zela eta horixe egin nahi nuela».[1]

Ibilbide teknologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza ibilbidea utzi eta "futurista teknologikoa" izateko bideari ekin zion. Lehenik eta behin, «errealitate birtualeko ebanjelista» gisa lan egin zuen HTC Vicen, Spielberg-i Ready Player One filmatzen lagundu zion enpresan; ondoren, errealitate areagotuko Magic Leap konpainian fitxatu zuen, eta, geroago, Amazonen jarraitu zuen. Pandemia betean, bakarrik jauzi egin zuen. «Nire lehen bezeroa Ralph Lauren izan zen. Metabertso estrategia sortzen lagundu nien». Ondoren beste batzuk etorri ziren, hala nola Clinique edo Wallmart, musika-ikuskizun bat sortuta.[1]

2021eko urrian Mark Zuckerberg-ek Facebook-i izena aldatu zionean, Meta aurkeztu zuen, eta metabertsoari buruz hitz egiten hasi zen, asmatu balu bezala, Cathy Hackl famatua zen, gaian aditua baitzen. Cathy Hacklek hauxe azaldu zuen gaztelaniaz jatorri mexikarreko iparramerikar honek

«2017az geroztik hitz egiten dut horretaz enpresekin eta exekutiboekin».[1]

2017. urtean hasi zen Cathy teknologiaren eta errealitate areagotuaren dibulgazioaren arloan, HTC Vivan.[3] Gero Magic Leap taldearekin elkartu zen eta 2021erako bere negozioa egina zuen. Gero aurkikuntzak eta ekarpenak zabaltzen aritu zen The Wall Street Journal, WIRED eta Forbes[4] hedabideetan.

Futures Intelligence Group-eko CEOa da. Clinique and P&G bezalako negozioei buruzko ikerketa eta aholkularitza eskaintzen ditu, suntsikorrak ez diren tokengai estrategikoetan, NFTs, bideojokoak eta moda birtuala izenekoetan.[5][6][4] Ikerketaz gain, Hacklek metabertsoaren gaiak zabaldu ditu bi podcast-en bidez: Adweek´s Metavarse Marketing[7] eta Future Insiders,[8] marketinaren eta web3 joeren zale sutsuei buruzkoa.

Meta dela eta, Cathy Hackl eta Zuckerberge ez datoz bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berak eta biok etorkizunaren oso ikuspegi desberdinak ditugu. Metabertsoaren nireak mundu fisikoa ere hartzen du, berea ere badela uste dut, baina errealitate birtualera bideratuago dago. Ez zitzaidan oztopatu terminoa bereganatzea. Egia da nahasmena sortu zuela, jende askok nahasten baitu Facebook eta metabertsoa, baina nik uste baino askoz lehenago sartu zien kontzeptua milioika pertsonari».[1] Metabertsoak aldatu egiten du nola sozializatzen dugun, eta hamarkada amaieran 2,5 eta 16 bilioi dolar bitartekoa izan liteke. Zaila da markek potentzial hori ez ezagutzea». [1] Cathy Hackl

Hacklek hezkuntzan eragin handia izango duela iragarri du. Baina prozesua luzea izango da, une giltzarria mundu fisikoa birtualarekin lotzea lortzen dugunean iritsiko baita. Hacklen iritziz gutxienez hamarkada bat beharko da:

«Metabertsoa Interneten bilakaera bat da. Denak ez dira batera sartuko, prozesua izango da. Oraindik bada Interneterako sarbiderik ez duen jendea. Orain, mugikor edo ordenagailu bat behar duzu, baina lehenago edo geroago, dena betaurrekoen bidez ibiliko da».[1]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2020 - Teknologian eragin handiena duten emakumeen artean, BigThink-en arabera[8]
  • G. Wolfe, S., Hackl. 2017. urtea. Marketing New Realities: An Introduction to Virtual Reality & Augmented Reality Marketing, Branding & Communications
  • Buzzell, J., Hackl, C. 2021. Augmented Workforce: How AI, AR eta 5G Will Impact Every Dollar You Make
  • Hackl, C., Lueth, D., Di Bartolo, T. 2022. Navigating the Metavarse: A Guide to Limitless Possibilities in a Web 3.0 World, U.S. Wiley

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]