Catalan-en solido
Itxura
(«Catalanen solido» orritik birbideratua)
Geometrian, Catalanen solidoak Arkimedesen solidoen poliedro dualak dira. Poliedro horiei Eugène Catalan belgiar matematikariak jarri zien izena; berak deskribatu zituen lehenengoz, 1865ean.
Catalanen solido guztiak ganbilak dira. Haien aurpegiak ez dira poligono erregularrak, solido platonikoetan eta Arkimedesen solidoetan ez bezala.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Catalanen solidoak 13 dira (edo 15, ikositetraedro pentagonalaren eta hexakontaedro pentagonalaren bi forma kiralak kontuan hartzen baditugu).
Izena (Aurpegi-konfigurazioa) |
Gardena | Kolore solidotan |
Garapena | Aurpegiak | Ertzak | Erpinak | Simetria-taldea |
---|---|---|---|---|---|---|---|
triakistetraedroa (V3.6.6) |
(Animazioa) |
12 triangelu isoszele | 18 | 8 | Td | ||
dodekaedro erronbikoa (V3.4.3.4) |
(Animazioa) |
12 erronbo | 24 | 14 | Oh | ||
triakisoktaedroa (V3.8.8) |
(Animazioa) |
24 triangelu isoszele | 36 | 14 | Oh | ||
tetrakishexaedroa edo tetrahexaedroa edo hexakistetraedroa (V4.6.6) |
(Animazioa) |
24 triangelu isoszele | 36 | 14 | Oh | ||
ikositetraedro trapezoidala edo ikositetraedro deltoidala (V3.4.4.4) |
(Animazioa) |
24 kometa | 48 | 26 | Oh | ||
hexakisoktaedroa edo disdiakisdodekaedroa (V4.6.8) |
(Animazioa) |
48 triangelu eskaleno | 72 | 26 | Oh | ||
ikositetraedro pentagonala (V3.3.3.3.4) |
(Anim.)(Anim.) |
24 pentagono irregular | 60 | 38 | O | ||
triakontaedro erronbikoa (V3.5.3.5) |
(Animazioa) |
30 erronbo | 60 | 32 | Ih | ||
triakisikosaedroa (V3.10.10) |
(Animazioa) |
60 triangelu isoszele | 90 | 32 | Ih | ||
pentakisdodekaedroa (V5.6.6) |
(Animazioa) |
60 triangelu isoszele | 90 | 32 | Ih | ||
hexakontaedro trapezoidala edo hexakontaedro deltoidala (V3.4.5.4) |
(Animazioa) |
60 kometa | 120 | 62 | Ih | ||
hexakisikosaedroa edo disdiakistriakontaedroa (V4.6.10) |
(Animazioa) |
120 triangelu eskaleno | 180 | 62 | Ih | ||
hexakontaedro pentagonal (V3.3.3.3.5) |
(Anim.)(Anim.) |
60 pentagono irregular | 150 | 92 | I |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Catalan Solids" MathWorld-en.