[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Corrado Masacci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corrado Masacci

Bizitza
JaiotzaRavenna, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxotxongilolaria eta musikaria

Corrado Masacci Belli (Ravenna, 1959) txotxongilo-antzerkigile italiarra da, egun Ondarroan (Bizkaia) bizi dena.

Institutu garaian Arte Ederrak landu zituen, eta haurtzarotik gustuko zituen pintura, eskultura, musika eta antzerkia. Ravennan presentzia historiko handia du arteak[1] eta, commedia dell'arteren izpirituari jarraiki, afizio hauek txotxongilogintzan bateratu ahal izan zituen.[2]

Euskal Herrira etortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean etorri zen Euskal Herrira, musika talde batean perkusionista bezala.[1] Bilbon txotxongiloen sortze eta erabilera ikastaroak ematen hasi zen.[3] [2]

Ibilbide artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Masacci, marioneta manipulatzen haur batzuen aurrean, 2019 urtean

1978an hasi zen antzerkigintzan. 19 urte zituela, haurren kolonia batean animatzaile zebilela, nazioarteko festibal bat ikusteko aukera izan zuen; koloniako irakasle batek eta Indiako txotxongiloek bere arreta piztu zuten. Varanasira (India) joan zen, eta ohola jotzeko ikastaro musikala egin zuen. Handik bueltan "Flip eta Roby" marioneta taldea sortu zuen, eta harekin Italiako festibal askotan parte hartu zuen.

Masacci marionetetan (haridun txotxongiloetan alegia) espezializatua dago; gorputzak egurrez egiten ditu, eta buruak paper-orearekin.[4]

Ohiko ikuskizunak egin eta gero (antzerki-muntaiak, herririk herriko emanaldiak publikoarekin...), 1990etik aurrera[1] herririk herriko erakusketekin aritzea nahiago izan du. Lehenik neguan aritzen zen, uda marioneta berriak sortzeko erabiliz; gaur egun erakusketa gutxiago egiten ditu, eta denbora gehiago pasatzen du Ondarroan sorkuntza artistikoan.[5] Halere sortutako txotxongiloen erakustaldiekin jarraitzen du, ikastetxeetako haurrei zuzendutako emanaldi didaktikoekin. Erakusketa hauek tematikoak izaten dira askotan,[6] eta bertan Masaccik txotxongiloen munduari buruzko azalpenak ematen dizkie interesa duten ikusleei.[7] Antzerki munduarekin ere kontaktua mantentzen du, antzezleei zuzendutako formakuntza saioak emanez.[8]

2000 urtean Helena Tabernaren "Yoyes" filmean ere parte hartu zuen Masaccik, protagonistaren amesgaiztoak txotxongiloez irudikatuz.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]