Columbus Circle
Itxura
Columbus Circle | |
---|---|
Central Park | |
Geografia | |
Lurraldea | Manhattan, Manhattan Community Board 4 (en) eta Manhattan Community Board 7 (en) |
Historia | |
Irekiera | 1892 |
Columbus Circle, euskaraz: «Kolonen Zirkulua», AEBetako New York hiriko Manhattan uhartean dagoen oinplano biribileko plaza bat da. Hiri honetako topagune eta turismogune garrantzitsuenetako bat da, gainera bertan Zortzigarren etorbidea, Broadway, 59. kalea eta Central Park West etorbideak bat egiten dute.
Izena Kristobal Kolon genovar itsasgizonaren omenez darama, eta plazaren erdian bere estatua bat dago. Plaza hau New York hiriko errepideen distantzia ofizialak nerutzeko abiapuntua da.