[go: up one dir, main page]

Edukira joan

2010eko Espainiako greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
2010eko Espainiako greba orokorra
MotaGreba orokor
Data2021eko irailaren 29a
HerrialdeaEspainia
AntolatzaileaLangile Komisioak eta Unión General de Trabajadores
Antikapitalistak erakundearen kartela, 2010eko irailaren 29ko grebarako deia eginez.

2010eko Espainiako greba orokorra Espainian UGT eta CCOO espainiar sindikatu nagusiek, CGT, USO eta beste sindikatu, elkarte eta erakunde txikiagoekin batera, irailaren 29rako deitutako greba orokorra izan zen, José Luis Rodríguez Zapatero espainiar presidentearen gobernuak bultzaturiko lan erreformaren eta pentsio sistemako erreformaren aurkakoa. Espainiar Trantsizioa hasi zenez geroztik, sindikatu nagusiek deitutako 24 orduko bosgarren greba orokorra izan zen, eta lehenengoa Rodríguez Zapatero presidentea agintean dagoela.

Hego Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian, ELA eta LAB sindikatu nagusiak ez ziren deialdira bildu, ezta irakaskuntzako STEE-EILAS ere. Hauek, lehenago, 2010eko ekainaren 29ko greba orokorrera deitu zuten beste sindikatu eta hainbat alderdirekin batera, baina UGT eta CCOO sindikatuen atxikimendurik gabe, nahiz eta azkenean CCOO sindikatuak deialdira biltzea erabaki zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, ez ordea Nafarroan.

CCOO eta UGTz gain, irailaren 29an greba deialdia egin zuten ESK, CGT, CNT eta LSB sindikatuek ere, eta Ezker Batua, Zutik, Alternatiba eta Antikapitalistak alderdiek, besteak beste[1].

CCOO eta UGTren arabera, grebaren eragina %70aren ingurukoa izan zen eta, beraz, greba "arrakastatzat" hartu zuten[2]. Espainiako Gobernuaren aburuz, berriz, grebak jarraipen "ezberdina" izan zuen sektorez sektore eta lurraldez lurralde, batez ere industrian izandako eragina nabarmenduz.

Istiluei dagokienez, hainbat atxilotu izateaz gain, Espainiako Poliziak Getafen (Madril) pistolaz zazpi tiro bota zituen pikete baten aurka ekiterakoan, nahiz eta ez zen zauriturik gertatu[2]. Bartzelonan (Katalunia) enfrentamendu gogorrak jazo ziren manifestarien eta polizien artean, azken hauen auto bat errez.

Hego Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UGTk eta CCOOk deitutako grebak jarraipen txikienetakoa Hego Euskal Herrian izan zuen[3]. Herrialdez herrialde, grebaren eragin handiena Nafarroan somatu zen, eta gainontzeko herrialdeetan baxuagoa izan zen, Gipuzkoan bereziki jarraipena ia nabaritu ez zelarik. Sindikatuek ere Gipuzkoan jarraipena txikia izan zela onartu zuten, eta Nafarroa, Bizkaia eta Arabako industria sektoreetan izandako eragina azpimarratu zuten[4]. Eusko Jaurlaritzaren arabera, berriz, EAEn grebak jarraipen handiena metalaren sektorean izan zuen, non ez zen %10era ailegatu[3]. Nafarroari dagokionez, CCOO eta UGTren arabera, Nafarroako jarraipena ia %75ekoa izan zen, bereziki nabarmenduz autogintzan eta bestelako industria sektoreetan izandako erantzuna[5]. Bestelako iturriek, aldiz, Nafarroako jarraipena askoz txikiagoa izan zela nabarmendu zuten, enpresa-komite batzuetatik azaldu zen bezala[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]