2005eko urriaren 3ko eguzki eklipsea
2005eko urriaren 3ko eguzki eklipsea | |
---|---|
Eklipse anularra Espainiatik ikusita | |
Eklipse mota | |
Mota | Anularra |
Gamma | 0.3306 |
Magnitudea | 0.9576 |
Eklipse maximoa | |
Iraupena | 4m 32s |
Koordenatuak | 12°54′N 28°42′E / 12.9°N 28.7°E |
Bandaren zabalera maximoa | 162 km |
Denborak (UTC) | |
(P1) Partzialaren hasiera | 3:53:56 |
(U1) Osoaren hasiera | 18:40:59 |
Eklipse maximoa | 10:32:47 |
(U4) Osoaren bukaera | 1:22:35 |
(P4) Partzialaren bukaera | 24:27:52 |
Erreferentziak | |
Saros | 134 (71(e)tik 43) |
Katalogoa # (SE5000) | 9520 |
2005eko urriaren 3ko eguzki eklipsea eklipse anularra izan zen.[1] Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse anular bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino txikiagoa denean, zuzenean eguzkiaren argi gehiena blokeatuz, eta Eguzkia koroa zirkular bilakatuz. Anulartasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.
0,9576ko magnitudea izan zuen. Eklipse anularraren iraupenik handiena erdialdeko Sudanen izan zen eta 4 minutu eta 31 segunduko iraupena izan zuen. Iberiar Penintsula (non azken eklipse anularra 241 urte aurrerago izan zen) eta Afrika zeharkatu zituen. Europan 2028ko urtarrilaren 26ko eguzki eklipsearen aurretik azken eguzki eklipse osoa izan zen.
Ez zuen Euskal Herritik pasa, lekurik gertuena Salamancako probintzia izan zen.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Espenak, Fred. Annular Solar Eclipse of 2005 October 03. NASA/GSFC.