Wikipedia, Entziklopedia askea
2002ko Burgosko Itzulia txirrindularitza itzuli honen 24. edizioa izan zen. 2002ko abuztuak 12 eta 16 artan ospatu zen, 682 kilometroko ibilbidea eginez 5 etapatan banatuta. Proba UCI Rankingaren barnean egon zen, zenbait etapatan banatutako itzulientzako mailarik gorenean: 2.HC, hain zuzen ere Itzuli Handien atzetik.
15 taldek parte hartu zuten: Espainiar estatutik: 1. mailako laurak ziren ONCE, Banesto, Euskaltel-Euskadi eta Kelme, eta bigarren mailako Relax-Fuenlabrada eta Jazztel-Costa de Almería. Atzerrikoak honakoak izan ziren: Alessio, Fassa Bortolo, US Postal, Phonak Hearing Systems, De Nardi-Montegrappa, Saeco Longoni Sport, Lotto Adeco, Vlaanderen-T Interim eta CSC Tiscali. Hala, 119 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko zortzi txirrindularirekin (Alessio izan ezik, proba 7 txirrindularirekin hasi zuena). 92k amaitu zuten proba.
Garailea Francisco Mancebo izan zen. Podiumean, berarekin batera, José Luis Rubiera bigarren postuan eta Mikel Zarrabeitia hirugarrenean egon ziren.
Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Alessandro Bertolini mendikoan, Salvatore Commesso erregulartasunarenean, Gerrit Glomser tarteko helmugetakoan eta US Postal taldekakoan.
Erregulartasunaren sailkapena
|
|
Tarteko helmugen sailkapena
|
|