[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zortzinangoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zortzinangoa
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaDurangaldea
Ezaugarriak

Zortzinangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Lehen Zortzikoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Zortzinangoa erabiltzea lehenesten da.[3]

Dantzari-dantza dantza sortako hirugarrena da. Banangoa (hirugarrena), Binangoa (laugarrena), Launangoa (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan),

Ezpataz armatuta eta bi ilaretan antolatuta dauden zortzi dantzarik egiten dute dantza; ezpatek ez dute berezko funtziorik betetzen ordea. Musikaren erritmoari jarraiki, posizioz aldatuko dira dantzariak, lehendabizi aurreko lauak eta atzekoak euren artean, ondoren elkarren ondokoen artean eta, aurrerago, lehenengoak hirugarrenekin eta bigarrenak laugarrenekin, horrela taldea hasierakoaren alderantzizkoa den posizioan geratuz.[1] Zortzinangoan dantzari guztiak etengabe ari dira dantzan, ez dira ateratzen besteen aurrera oinarrizko zortziko oso bat dantza egitera, ez banaka, ez binaka, ezta launaka ere.[3][4]

Dantzarien mugimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zati bereiz ditzakegu: lehena bukatzean dantzarien posizioak hasieran posizioetan alderantzikatuta geratzen dir;[3]

Hasieran Albokoarekin

aldatu

Launaka

biraka

1.ak 3.ekin

2.ak 4.ekin

Bukaeran
1a 1b 1b 1a 2a 2b 4a 4b 4a 4b
2a 2b 2b 2a 1a 1b 3a 3b 3a 3b
3a 3b 3b 3a 4a 4b 2a 2b 2a 2b
4a 4b 4b 4a 3a 3b 1a 1b 1a 1b

Bigarren zatian, berriro ere talde osoak jarduten du eta lehengo zatiko mugimendu berdinak eginez hasiera-hasierako posizioetara itzultzen da..[3]

Hasieran Albokoarekin

aldatu

Launaka

biraka

1.ak 3.ekin

2.ak 4.ekin

Bukaeran
4a 4b 4b 4a 3a 3b 1a 1b 1a 1b
3a 3b 3b 3a 4a 4b 2a 2b 2a 2b
2a 2b 2b 2a 1a 1b 3a 3b 3a 3b
1a 1b 1b 1a 2a 2b 4a 4b 4a 4b

Dantzari-dantzako lehen dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txelu Etxebarria: dantzari, txistulari eta idazle.

Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:

  1. Zortzinangoa
  2. Ezpata joko txikia
  3. Banangoa
  4. Binangoa
  5. Ezpata joko handia
  6. Launangoa
  7. Makil jokoa (edo Makil dantza)
  8. Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).

Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[5] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [6][7][8] 1990an.[9]

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  2. Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. a b c d e «Euskal Herriko Dantzak | Zortzinango» www.dantzak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  4. Cosicas agoizkas. (2008-06-26). Banangoa (Dantzari dantza). (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  5. «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  6. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  7. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  8. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  9. «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]