Samurai
Samurai Japoniako antzinako gerlaria da, jaun feudal baten zerbitzura izan ohi zena. Bushi izena ("gerragizon" esan nahi duena) aproposagoa da berez. Gaur egun, samurai izena aristokrazia militarra izendatzeko erabiltzen da, eta ez, adibidez, infanteriako soldadu soilak. Nagusirik edota talderik gabeko samuraiak ronin("olatu gizon") izenarekin ziren ezagunak. Denborarekin, behar militarrak galtzen joan ziren, funtzionario soil bihurturik. Meiji errestaurazioako erreformek samuraiak kendu zituzten, armada modernoago baten mesedetan,
Historia
Kamakurako shogun aldian (1192-1333) estoizismoa eta diziplina izan ziren samuraien jokaeraren ezaugarriak. Muromatxi aldian (1338-1573) samuraiek ohore araudi estu bati jarraitzen zioten; geroago Bushido izena eman zitzaion hari. Halaber, zen budismoaren eraginpean samuraien kultura, espero izatekoa ez bazen ere, te zeremoniaren eta lore apainketaren artearen sorburua izan zen. Tokugawa aldia (1603-1867) bake garaia izan zen, eta hirien zein merkataritzaren hazkuntzak samuraiena ez zen kulturaren garapena ekarri zuen. Hori samuraien garrantziaren kaltetan gertatu zen; bestalde, Tokugawa aldiaren amaieran samuraien ekonomia maila apaldu zen. Horrenbestez, samuraietariko batzuek, mendebaleko nazioen eskuhartzeak bultzatuta, Meiji enperadorea berriro ezartzen esku hartu zuten. Feudalismoa desagertuz geroztik (1871), ordea, behin baino gehiagotan matxinatu ziren baina gudaroste nazional berriak laster menderatu zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samurai |
Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura