Surt (mitologia)
Surt (mitologia) | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Muspell (en) eta Śuri (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | Sinmara |
Kidetza | Jötunn eldjötnar (en) |
Surt, eskandinabiar mitologian (egungo islandieraz Surtur) Jotunen buruzagia da hegoaldean, Muspelheim suzko erresumako nagusia. Bere izenak, beltzarana edo beltza esan nahi du, eta, Ragnarökean, bere taldea iparralderantz bizi joango da hegoaldeko haize bat bezala, jainkoak zanpatzeko.
Richard Wagnerren "Jainkoen Gainbehera" edo Götterdämmerung operan, Surt, Sinmoreekin ezkonduta zegoen. Snorri Sturlusonen Edda prosaikoan "Surt Muspeleko mugan dagoena da, lurra zainduz. Bere ezpata garretan dago, eta mundua amaitzen den bitartean, jainkoen aurka borrokatu eta hauek garaituko ditu. Eta mundu osoa erreko du suarekin" (Gimlé Gilfaggining, IV). Hodmimir basoa baino ez da mantenduko, bere ezpatak suntsi ezin dezakeen gauza bakarra baita, eta handik sortuko dira beste behin mundua jendez beteko dutenak. Armarik gabe dagoen Frey jainkoa ere hilko du.
Surtsey sumendi uharte berri bat da, lurrazalera irten zena Islandiako hegoaldeko kostaldean, 1963an. Bere izenak islandieraz, "Surten uhartea" esan nahi du.
Jainkoen eta munduaren amaieran, Völuspan esaten den bezala:
« | Hegoaldeko surt sua daramana |
» |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |