[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Prekariatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:17, 16 iraila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Prekariatua soziologian eta ekonomian sortu den klase sozial berri bat da, non pertsonek, lan prekarietatea pairatzearen ondorioz, ez baitute bizi baldintza duinen segurtasunik, ez oreka psikologikorik, ezta egoera sozial, ekonomiko edo denborazkoaren segurtasunik. Zehazki, prekarioen klase berri honek lan segurtasunaren falta pairatzen du: klase horretan sartzen dira aldizkako lanak eta lan urriak, txarto ordainduak edo ez ordainduak; horrela sortzen da egoera pertsonalaren prekarizazioa.

Klase sozial honen sorrera azken hamarkadetan neoliberalismoaren eta kapitalismo ondare eta errentariaren garapenari eta sendotzeari egotzi zaio. Europan XXI. mendearen hasieran langileen prekarizazioa arazo larria bilakatu zen, batez ere gazteen artean.

Gaur egun, Espainian, prekarietateak familia askori eragiten die. Gazteen belaunaldi berriak ere egoera honetan aurkitzen dira; langabezia tasa altua da, ez dute lan duinik aurkitzen eta lan egoera penagarrietan bizirautera behartuta ikusten dute beren burua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]