[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lola Cardona: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
49. lerroa: 49. lerroa:


[[es:Lola Cardona]]
[[es:Lola Cardona]]
{{DEFAULTSORT:Cardona, Lola}}

[[Kategoria:Valentziarrak]][[Kategoria:1936ko jaiotzak]][[Kategoria:2006ko heriotzak]][[Kategoria:Aktoreak]]
[[Kategoria:Valentziarrak]][[Kategoria:1936ko jaiotzak]][[Kategoria:2006ko heriotzak]][[Kategoria:Espainiako aktoreak]]

13:48, 18 abuztua 2012ko berrikusketa

Lola Cardona (Valentzia, 1936-Madril, 2006ko urtarrilak 30) espainiar aktore bat izan zen.

Biografia

Antzerkia

Eskenategi gaineko bere karrera artistikoa oraindik haurra zela hasi zuen Valentzia hirian bertan, non bere aitak El Micalet korala zuzentzen zuen. Antzerkian lan egiten jarraitu zuen Modesto Higueras eta Ángel Fernandez Montesinosen eskutik, eta La viuda valenciana eta La madriguera bezalako lanak antzeztu zituen.

1960an El gato y el canario lan arrakastatsuan parte hartu zuen, eta berehala pasa zen José Luis Alonsoren aginduetara El anzuelo de Fenisarekin (1961). Bere karreran zehar antzeztu zituen beste lanen batzuen artean honakoak daude:

Telebista

Televisión Españolan ere egonik kate honen lehen emisioetatik, bere presentzia ohikoa izan zen 1960 eta 1970eko hamarkadetan eman ziren saio dramatikoetan, Tengo un libro en las manos (1966, Cuarto de estar, 1966, Estudio 1, Teatro breve edo Novela kasu. Telebistan izan zuen azken partehartzea 1996an izan zen, Antena 3eko Yo, una mujer telesailean, Concha Velascorekin.

Zinea

Zinean, telebistan edo antzerkian baino askoz gutxiago parte hartu du, antzeztu zituen pertsonaietakoren batzuk nabarmendu behar diren arren. 1961ean egin zuen debuta zinean Fernando Fernán Gómezek egin zuen Pedro Muñoz Secaren La venganza de Don Mendoren egokitzean.

Soilik beste hamaika filmetan parte hartuko zuen, horien artean, alabaina, La prima Angélica (1974), Carlos Saurarena, El Sur (1983), Victor Ericerena, La luna negra (1990), Imanol Uriberena eta ¡Átame! (1990), Pedro Almodóvarrena bezalako espainiar zineko lan nabarmengarriak egon zirelarik, azken honetan psikiatrikoko zuzendariaren papera izan zuelarik.

Sariak

  • Moreno Ardanuy Saria El milagro de Ana Sullivangatik
  • Miguel Mihura Saria Hay que deshacer la casagatik
  • Valentziako Generalitataren Antzezlan Arteetako Saria
  • Mayte Sariaren finalista El sí de las niñasgatik.
  1. El anzuelo de Fenisa, Lope de Vegarena María Guerreron. ABC. 1961eko martxoak 4. 2011ko apirilak 12an ikusia