[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Libanoko Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Libanoko Gerra Zibila
Beirut 1978ko apirilean.
Data1975eko apirilaren 13a1990eko urriaren 13a
Lekua Libano
EmaitzaTaifeko itunak

Libanoko Gerra Zibila (arabieraz: الحرب الأهلية اللبنانية‎) Libanon izandako alderdi anitzeko gerra zibila izan zen. Gerrak 1975 eta 1990 artean iraun zuen eta 150.000 eta 230.000 zibil artean hil ziren. Beste milioi bat (biztanleriaren laurden bat) zauritua izan zen, eta egun oraindik 350.000 lagun lekualdatuta daude. Gainera orduko exodo jendetsuan ia beste milioi batek herrialdea utzi zuen. Gerra osteko siriar okupazioak politikoki nahiko negatiboa izan zen bertoko kristauentzat, bere lider gehienak erbestean, presondegietan edo hilak zirelako.

1975eko apirilaren 13an, Libanon eskuin muturreko kristau maronita talde batek palestinarrez betetako autobus bati eraso egin eta, ondorioz, Gerra Zibila hasi zen. 26 hildako eragin zituen erasoak.[1]

Libanoko ezkerreko alderdi, panarabista eta musulmanek palestinarrekin egindako aliantzaren aurkako altxamendua zen. Historialariek egun ez daude ados gerra zibilaren jatorriari buruz. Hala ere, Palestinaren Askapenerako Erakundearen agerpenak palestinar errefuxatuen militarizazioa suposatu zuen eta honek beste alderdiei (kristuak, drusoak, bertoko xiitak eta sunitak) armak hartzera behartu zien.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]