Jean Castex
Jean Castex (ʒɑ̃ kas.tɛks ahoskatua; Vic-Fezensac, 1965eko ekainaren 25a - ) Frantziako funtzionario eta estatu-gizona da. 2020ko uztailaren 3an Emmanuel Macronek Frantziako Lehen Ministro izendatu zuen.
Prada de Conflenteko alkate izan zen 2008an eta 2020an lehen ministro izendatu zuten arte. Era berean, Xavier Bertrand ministro zela, haren esanetara aritu zen, Osasun Ministerioan lehenik eta Lan Ministerioan jarraian. 2011ko otsailean Eliseoko idazkari laguntzaile izendatu zuten, Nicolas Sarkozy agintean zela.[1] Gainera, 2012 eta 2015 artean Languedoc-Roussillon Eskualde Kontseiluko kide eta 2015etik aurrera Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Nagusiko kide izan zen.
2020ko apirilaren 2tik, COVID-19 pandemiaren testuinguruan Frantzian ezarritako konfinamenduaren irteera graduala koordinatzearen arduraduna izan zen.
2022ko maiatzaren 16an Élisabeth Bornek ordezkatu zuen lehen ministro karguan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Macronek Jean Castex aukeratu du Frantziako lehen ministro izateko» Berria 2020-07-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- 1965eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako lehen ministroak
- Frantziako alkateak
- École nationale d'administrationen ikasitakoak
- Errepublika Martxaneko kideak
- Errepublikarrak (Frantzia) alderdiko politikariak
- Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunako politikariak
- Errepublikanoak (Frantzia) alderdiko politikariak