Hanns Eisler
Itxura
Hanns Eisler (Leipzig, Saxonia, Alemaniar Inperioa, 1898ko uztailaren 6a - Ekialdeko Berlin, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, 1962ko irailaren 6a) alemaniar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schönbergen eta Webernen ikaslea izan zen.
Bi Mundu Gerren arteko musikagilerik garrantzitsuenetakoa izan zen. Zuzendari ospetsuen filmetarako musika ondu zuen (Charles Chaplin, Chaques Feyder, Fritz Lang, Alain Resnais). Musika jarri zien, halaber, Bertolt Brechten obra batzuei.
1937. urtean Estatu Batuetara jo zuen nazismoak hartaraturik, baina handik kanpora bidali zuten, bere ideia sozialistak zirela-eta (1947). Ekialdeko Alemania zenaren ereserkiaren egilea da (1948).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanns Eisler |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.