Gandalf
Itxura
Gandalf J.R.R. Tolkien asmatutako mitologiaren pertsonaia da, eta idazle horren "Eraztunen Jauna" eta "Hobbit-a" eleberrien protagonista nagusienetakoa da. Eleberri horietan, Gandalf azti gisa agertzen da (Istari, elfoen hizkuntzan).
Gandalf Valinor lurretatik Lur Ertainera bidalitako Maiar ispiritua da, Sauronen aurkako borrokan gizakiak eta beste herri libreak laguntzeko nahian. Bere itxura zahar eta nekatuaren atzean azti poteretsua eta jakintsua izkutatzen da.
Gandalf izena hobbiten eta gizakien artean erabiltzen du gehienbat, baina beste ezizen ugari ditu (Mithrandir elfoen artean, Olorin Valinor lurraldeetan, Incanus Lur Ertaineko hegoaldean, Tharkûn hipotzen artean).