Guanabano
Guanabano | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Annonaceae |
Generoa | Annona |
Espeziea | Annona muricata Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | soursop (en) |
Guanabanoa (Annona muricata) Annonazeoen familiako zuhaitz txiki samarra da. Marrubiaren itxurako fruitu azalberdea eta mamizuria ematen du; arantza moduko luzakinez estalia izaten du azala. Oso gozoa da jateko. Berez Karibeko zuhaitza den arren, Ameriketako tropiko lurraldeetara eta Afrikako mendebalera zabaldua dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz txikia da, 3-8 metrotako altuera hartzen duena. Oinarritik adarkatu egiten da. Adarrak gorrixkak dira eta azala zimurra, latza eta apurtua dute. Zuhaitzaren hostajea oso trinkoa da.
Hostoak sinpleak dira, 5-15 cmko luzera dutenak. Itxura obalatua dute, gogorrak eta leunak dira eta kolore berde iluna dute.
Loreak axilarrak dira berez baina zurtoinaren edo adarren edozein lekutan kokatuta ikus daitezke. Hiru sepalo txiki dituzte, 5 mm baino txikiagoak, eta sei petalo dituzte, kanpoaldera hiru askeak eta barrualdera tolesturiko beste hiru. Petaloek hasieran kolore berdea izaten dute eta ondoren horixkak bihurtzen dira[1].
Fruitua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruitu handiak ematen ditu, annonazeoen artean handienak. Berez elkarturiko fruitu ugari dira. 170 hazi inguru izan ditzake bakoitzak. 14-40 cm arteko luzera hartzen dute, 10-12 cm arteko diametroa, eta batazbeste 2'9 kg pisatzen ditu. Fruituaren azala fina baina gogorra da. kolore berea du eta arantza ugari ditu gorantz begira. Mamia zuria da, zuntza asko duena eta oso usaintsua. Gzoa da.
Haziak zapalak dira eta 15-20 mm tamaina dute.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da ezagutzen zehazki non sortu zen baina jatorriz Hego Amerikakoa da. hainbat adituk uste dute jatorria Kolonbian izango zuela, bertan aurkitzen baita barietate aniztasun handiena[2]. Eremu tropikalean aurkitzen da gaur egun, itsas mailatik hasi eta 1.150 metrotako garaierararte. Amerikan eta Afrikan asko landatu bada ere ez dira azalera hadiak osatzen, normalean banakoen baratzetan agertzen da. Kafe landareari itzala emateko erabiltzen da Nikaraguan eta Costa Rican. Fruitua ematen goiztiarra denez mango eta ahuakate artean landatzen da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Annona muricata in Chinese Plant Names @ efloras.org» www.efloras.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ Diaz Robledo. J.. (2004). Descubre los Frutales Tropicales. Madril, Las Rozas: Norma Editorial.
- ↑ Cordero J. eta Boshier D.H.. (2003). Árboles de Centroamérica un Manual para extensionistas. Oxford Forestry Institute (OFI). Centro Agronómico, Tropical de Investigación y Enseñanza (CATIE), 1079 or..