[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Francisco Gento

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:21, 21 apirila 2015

Francisco Gento López (Guarnizo, Espainia, 1933) futbolari profesional ohia da. Ezkerraldean jokatzen zuen, eta dohain fisiko apartak zituen futbolean jokatzeko: abiadura handiko jokalaria zen (12 segundo baino gutxiago behar zituen 100 metro egiteko), baloia kontrolatzeko trebetasun handia zuen, eta berebiziko jaurtiketak eta paseak egiten zituen. Dohain horiei esker, Kantauriko enbata ezizena jarri zioten. Gento izan da Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi dituen futbolaria, Real Madril taldearekin beti: hamazazpi ligatan jokatu zuen, eta horietatik hamahiru irabazi, 1954tik 1970era bitartekoak. Berea da, orobat, Europako Kopako parte hartzeen eta garaipenen errekorra (sei txapelketa irabazi zituen: 1956, 1957, 1958, 1959, 1960 eta 1966an). 1964an, Europako Nazioen Kopa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.

Erreferentziak