[go: up one dir, main page]

Edukira joan

DHCP

Wikipedia, Entziklopedia askea

DHCP zerbitzarien konfigurazio dinamikoaren protokoloaren ingelesezko siglak dira (Dynamic Host Configuration Protocol). Sare protokolo bat da zeinetan zerbitzari batek sare informatikoan konektatuta dauden konputagailuei konfigurazio parametroak behar dituztenei hauek hornitzen dizkie eta IP helbideen esleipen mekanismo bat dakar gainera.

Protokolo hau protokolo estandar bat bezala agertu zen 1993ko urrian. RFC 2131 (Ingelesez) definizio berrituena aurki daiteke. Azken esfortzuak DHCPv6 deskribatzen, DHCP IPv6 sare batean, RFC 3315 (Ingelesez)[Betiko hautsitako esteka] bezala argitaratu zen.

IP helbideen esleipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DHCP gabe, IP helbide bakoitza eskuz konfiguratu behar da ordenadore bakoitzean eta, ordenagailua sareko beste leku batera mugitzen bada, beste IP ezberdin bat konfiguratu behar da. DHCP-ak administratzaileari beharrezko IP helbideak gainbegiratu eta modu zentralizatuan banatzea uzten dio eta, automatikoki, esleitu eta IP helbide berri bat bidali ordenagailua sareko leku ezberdin batean konektatzen bada.

DHCP protokoloak hiru IP esleipen metodo dakar:

  • Eskuzko esleipena: non esleipena MAC helbidedun taula batean oinarritzen den (administradoreak eskuz gehitutako IP helbide pareak). Esandako taulan MAC helbidea duten konputagailuek bakarrik jasoko dute taula honek esleitutako IP-a.
  • Esleipen automatikoa: non administratzaileak definitutako tarte zehatz bateko IP libre bat etengabe esleitzen zaion behar duen konputagailuari.
  • Esleipen dinamikoa: IP helbideen berrerabilpen dinamikoa uzten duen metodo bakarra. Sare administratzaileak IP helbide tarte bat zehazten du eta sarera konektatutako konputagailu bakoitza bere IP helbidea zerbitzariari eskatzeko konfiguratua dago sareko interfaze txartela hasieratzen denean. Prozedurak kontzeptu sinple bat erabiltzen du denbora tarte kontrolagarri batean. Honek bezero makina berrien instalazioa errazten du sarera.

DHCP-ren inplementazio batzuk zerbitzariekin elkartutako DNS-a berritu dezakete IP helbide berriak erakusteko RFC 2136 (ingelesez) definitutako DNS-aren berritze protokoloari esker.

DHCP sareko IP helbideen gestio protokolo batzuen alternatiba da, BOOTP (Bootstrap Protocol) bezala. DHCP protokolo garatuago bat da, baina biak erabitzen dira normalean.

DHCP-ak ezin duenean IP helbide bat esleitu, "Automatic Private Internet Protocol Addressing" izendun prozesu bat erabiltzen da.

Parametro konfiguragarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DHCP zerbitzari batek bezero konputagailua aukerazko konfigurazioa batez hornitu dezake. Aukera hauek RFC 2132 (Ingelesez)definituak daude.

Aukera Konfiguragarrien lista:

  • DNS zerbitzariaren helbidea
  • DNS izena
  • IP helbidearen gatewaya
  • Argitarapen Masiboko Helbidea (broadcast address)
  • Azpisareko maskara
  • ARP-ren itxarote denbora maximoa
  • MTU (Transferentzi Unitate Maximoa inglesezko siglen arabera) interfazearentzat
  • NIS (Sare Informazio zerbitzua ingelesezko siglen arabera) zerbitzariak
  • NIS domeinuak
  • NTP (Sare Denborako Protokoloa ingelesezko siglen arabera) zerbitzariak
  • SMTP zerbitzariak
  • TFTP zerbitzaria
  • WINS zerbitzariaren izena

Inplementazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Microsoft-ek sartu zuen DHCP-a bere NT zerbitzarietan Windows NT 3.5 bertsioarekin 1994 urtearen bukaeran. Nahiz eta funtzio berri bezala deitu, ez zen beraiek asmatutakoa.


Interneteko Software Partzuergoak (ISC: Internet Software Consortium) DHCP-ren banaketak argitaratu zituen

Unix-entzat ISC CHCP Server-en 1.0.0 bertsioarekin 1997ko abenduaren 6an eta RFC-ra hobe egokitzen zen bertsio bat (2.0) 1999ko ekainaren 22an. Softwarea https://web.archive.org/web/20050102090919/http://www.isc.org/sw/dhcp/ helbidean aurki daiteke.

Beste inplementazio garrantzitsu batzuek ondokoa dakarte:

Gainera, router anitzek DHCP euskarria dakarte 255 konputagailu arteko sareentzat.

Windows-entzako DHCP zerbitzariaren dohaineko bertsioa aurki daiteke ondoko helbidean: https://web.archive.org/web/20080602150232/http://tftpd32.jounin.net/

Protokoloaren anatomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DHCP-k IANA-k (Interneteko Zenbakien Esleipenerako Erakundea ingelesezko siglen arabera) esleitutako portu berberak erabiltzen ditu BOOTP-n: 67/udp zerbitzari konputagailuentzat eta 68/udp bezero konputagailuentzat.

DHCP Discover

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bezero konputagailuak, azpisare lokalean eskaerak masiboki bidaltzen ditu zerbitzari erabilgarri bat aurkitzeko, broadacast pakete baten bitartez. Router-a konfiguratua izan daiteke DHCP paketeak azpisare ezberdin bateko DHCP zerbitzari batera berhelbideratzeko. Bezero inplementazioak UDP (Erabiltzaile Datagrama Protokoloa ingelesezko siglen arabera) pakete bat sortzen du 255.255.255.255 helburuarekin eta bere azken IP ezaguna behar du, nahiz eta hau nahita nahiezekoa ez izan eta zerbitzariak kontuan ez hartzea gerta daitekeen.

Zerbitzariak konfigurazioa finkatzen du CHADDRvbnv erregistroan zehaztutako bezero konputagailuaren euskarri fisikoaren helbidean oinarrituz. Zerbitzariak IP helbidea zehazten du YIADDR erregistroan. Beste parametroetan eman den bezala.

Bezeroak DHCP Offer-etik jasotako paketeen konfigurazioa aukeratzen du. Berriro ere, bezeroak zerbitzariak adierazitako IP helbide zehatz bat eskatzen du.

DHCP Acknowledge

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzariak eskaera konfirmatzen du eta azpisarean argitaratzen du masiboki. Espero da bezeroak bere sare interfazea konfiguratzea eman zaizkion aukerekin

Bezeroak DHCP zerbitzarira eskaera bat bidaltzen du: zerbitzariak DHCPACK originalarekin bidalitako informazioa baino gehiago eskatzeko; edo datuak errepikatzeko erabilpen partikular batentzako - adibidez, browsers-ak WPAD bitartez proxien konfigurazioa lortzeko DHCP Inform erabiltzen dute.

Bezeroak bere DHCP helbidea askatzeko eskaera bidaltzen du DHCP zerbitzarira. Bezeroek orokorrean ez dakitenez erabiltzaileak noiz deskonektatu daitezken saretik, protokoloak ez du DHCP Release definitzen obligaziozko bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]