Boogaloo mugimendua
Boogaloo mugimendua eskuin muturreko estatubatuar mugimendu bat da. Milizia armatu baten gisara agertzen diren gizonezkoz osatua dago gehienbat eta partaideei boogaloo boys edo boogaloo bois esan ohi zaie[1].
Ezaugarri nagusia dute armen jabetza publiko eta librearen alde agertzen direla eta oro har gobernua gorrotatzen durela. Batzuk talde zuri supremazistak edo neo-naziak dira, baina publikoki arrazismoa salatzen dutenak ere badira. Erabiltzen duten sinbologian, gehien nabarmentzen dena da Estatu Batuetako 2. gerra zibil baterako prestatzen ari direla, edo horixe bera piztu edo azeleratzeko lanean ari direla: accelerationist terminoa ere aplikatzen zaio horregatik ingelesez[1]. 2019ko amaieratik egin dira nabarmenak batez ere AEBetako zenbait protesta eta agerraldi publikotan.
Izena eta gako estetikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interneteko garaiko memeen izaera eta zabalkundearekin lotuta daude mugimenduaren ezaugarri estetiko batzuk, izena bera adibidez; eta Internet bera dute, gako konpartitu horien bidez, antolatzeko eta elkar errekonozitzeko kanala. 4chan foroan sortutako memeetan daude taldea identifikatzeko gakoetako batzuk[2]. Izenaren jatorria bilatu behar da 1984ko film batean: Breakin' 2: Electric Boogaloo. Breakin' delako break-dance filmaren jarraipena izan zen, eta txar fama zuelarik, electric boogaloo gehitzea edozein terminori, haren jarraipena adierazteko modu bat. 2012tik aurrera, etiketa hori AEBetako Sezesio Gerraren kontestuan erabili izan da, "Civil War 2: Electric Boogaloo" aipatzen zelarik, gerra hori etorri badatorrela esan nahi izan da. Laburturik, Boogaloo bilakatu da 2. gerra horren sinonimoa.
Eta boogaloo hitzetik, beste irudi asoziazio batzuk egin izan dira: Big igloo edo iglu handia, batetik (eta hortik igluak izatea ikono bat mugimenduarentzat), eta Big luau edo Luau handia (Luau bat Hawaiiko jai bat da), eta hortik hawaiar alkandorak erabiltzea talde-pertenentziaren ikur gisa[3].
Era berean, ikur eta termino ironiko hauek uzten diete partaideei distantzia bat gordetzen mezuen gordintasunetik, eta defentsa mekanismo gisa ere ikus daitezke: igluak eta hawaiar kamisetak ez dira esbastikak, noski, eta bide ematen dute adierazteko norberaren jarrera kalterik gabeko txantxen eremuan kokatzen dela, ez muturreko mugimendu armatu baten erradikaltasunean[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Greenspan, Benjamin Goggin, Rachel E.. «Far-right civil war accelerationists called the Boogaloo Bois are appearing at protests around the country with guns and Hawaiian shirts» Insider (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
- ↑ (Ingelesez) «The Meme-Fueled Rise of a Dangerous, Far-Right Militia» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
- ↑ a b «Alkandora hawaiarrak bai, Boogaloo mugimendua ez» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).