BitTorrent
BitTorrent Interneteko peer-to-peer (P2P) teknologia protokolo bat da, fitxategi handiak partekatzeko erabiltzen dena. Legez kanpoko pirateria delakoan erabiltzen den sistema ezagunetako bat da, baina berez, teknologia neutroa da, fitxategi handiak askoren artean azkar partekatzeko sistema bat da.
Funtzionamendua eta terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BitTorrent fitxategien logikak funtzionatzen du erabiltzaile askoren artean, zenbat eta jende gehiagoren eskuetan egon fitxategi bat, errazago jaitsiko da zeurera. Teknologiaren terminologian funtsezko kontzeptuak dira zenbatek eskaini, eta zenbatek xurgatzen duten fitxategi bat. Ingelesez, Seeders eta Leeches terminoek adierazten dituzte kontzeptu horiek. Seeder dira ereiten dutenak, ereileak, seed edo haziak jarrita dituztenak beren ordenagailuetan beraien material hori beste batzuek ere deskargatu dezaten. Leech direlakoak dira xurgatzaileak, izainak, odola xurgatzen duten animalia ornogabe horiek: fitxategi hori une jakin batean eskuratu nahian dabiltzanak[1].
Idealki, ratio ideala da Seeder asko, eta Leecher gutxi. Baina gauzak parekatuta joan ohi dira, Seeder asko dituztenak arrakastako materialak izaten dira, eta haietan Leecher asko egon ohi da. Normalean Seeder askokoak azkarrago ibiliko dira gutxikoak baino, baina alderantziz gerta daiteke, eta behin fitxategi bat jaisten hasita, ezin da jakin ea berehala jaitsiko zaizun, egun batzuk beharko dituen, edo saltoka ibiliko ote den (gaur geldi, baina etzi, bat-batean, azkartzen da).
Programak eta bilatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BitTorrent teknologiara egokitutako bezero-programa asko daude. Teknologia neutrala izanik, programa hauek erabiltzean ez dago arazorik. Horien artean ezagunak dira μTorrent, Transmission, qBittorrent, Vuze, Deluge, BitComet edo AresGalaxy. Hauetariko batzuk euskaratu ere egin izan dira.
Programa horien bidez jaiesteko edukia aurkitzea zailagoa izan daiteke, webgunean ireki eta itxi izan baitira dira ziklikoki 21. mendean zehar, gehienek arazoak izan baitituzte legearekin. Era berean, herrialde batzuetan irekita egon daitezkeen webguneak, blokeatuta egon daitezke beste batzuetan. Mininova edo The Pirate Bay webguneen kasua da hori.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «BitTorrent - Azpitituluak euskaraz» azpitituluak.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).