[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alalcomenaeus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alalcomenaeus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMegacheira (en) Itzuli
OrdenaLeanchoiliida
FamiliaLeanchoiliidae (en) Itzuli
Generoa Alalcomenaeus
Alalcomenaeus-en interpretazio artistikoa.

Alalcomenaeus Kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Alalcomenaeus cambricus. Duela 505 milioi urte inguru bizi izan zen.

Aurkikuntza eta etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920. hamarkadan Charles Walcottek aurkitu bazuen ere 1970.ean deskribatu zuen Alberto Simonettak[1]. 300 fosil inguru bildu zituen Simonettak eta animaliaren morfologiari buruzko informazio osatua bildu ahal izan zuen[1]. Atena jainkosa greziarraren omenez honen jaiolekua zen Alalcomenae izena eman zion, cambricus aldiz existitu izan zen garaiari dagokio. Kanbriarreko artropodoen artean zabalduena eta gehien iraun zuena izan zenez fosil askoaurkitu dira, 600-dik gora Burgess Shale eta Chengjiang artean.

Opabinia fosil ezagunaren antz handia zuen[2]. Sei zentimetrotako luzera zuen eta trapezio itxurako buruan bi begi pedunkulatu eta beste hiru begi txiki zituen aurrealdean. Antena luze pare bat ateratzen zitzaizkion burutik eta beste bi luzakin pare ere bai, motzagoak eta birramoak.

Gorputzak 11 segmentu zituen, exoeskeletoz babestuak, eta bakoitzetik luzakin birramo pare bat ateratzen zitzaizkion[1]. Luzakin bakoitzaren adarretako batek hanka arantzatsuen itxura zuen eta beste adarrak luma edo arraun itxura. Telsonak ere arraun zapalen itxura zuen eta alboetan arantza zapalak zituen[1].

Animalia igerilaria zela pentsatzen da, hanka itxurako adarrek ibiltzeko baino sustratuari edo elikagaiari eusteko balioko baitzioten. Sarraskijalea izango zen baina interpretaziorik berrienek harraparia izango zela ere proposatu dute[1].

Hasiera batean krustazeoen arbasoen taldean sartu zuten. Beranduago Opabiniaren taldeko kide bihurtu zuten, baina gaur egun araknomorfoetatik gertuago egongo zela pentsatzen da[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Ingelesez) Briggs, Derek E. G.; Collins, Desmond. (1999). «The Arthropod Alalcomenaeus cambricus Simonetta, from the Middle Cambrian Burgess Shale of British Columbia» Palaeontology 42 (6): 953–977.  doi:10.1111/1475-4983.00104. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. (Ingelesez) Zhang, Xingliang; Briggs, Derek E. G.. (2007). «The nature and significance of the appendages of Opabinia from the Middle Cambrian Burgess Shale» Lethaia 40 (2): 161–173.  doi:10.1111/j.1502-3931.2007.00013.x. ISSN 1502-3931. (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  3. (Ingelesez) Lieberman, Bruce S.; Hendricks, Jonathan R.. (2008/05). «New phylogenetic insights into the Cambrian radiation of arachnomorph arthropods» Journal of Paleontology 82 (3): 585–594.  doi:10.1666/07-017.1. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]