Atila
Atila | |||
---|---|---|---|
435 - 453 ← Rugila - Ellac (en) , Dengizich (en) , Ernakh (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | I. milurtekoa | ||
Herrialdea | Hunnic Empire | ||
Heriotza | Panonia, 453 ( urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: ezezaguna eztarriko trabamendua | ||
Familia | |||
Aita | Mundzuk | ||
Ezkontidea(k) | Kreka (en) Ildico (en) Eskam's daughter (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | tribu-buruzagia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Katalauniako Zelaietako Gudua | ||
Atila[1] (latinez: Attila; c. 395 - 453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Bere garaiko inperiorik handienean agindu zuen: haren lurrak Erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltikoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Gaur egungo Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino heldu baitzen.
Hil zenean, inperioa harekin batera desagertu zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibidetzat gogoratu ohi da, baina historialari batzuek diote errege handi eta noblea izan zela.
Biografia
434tik 453ra errege izan zen. Rugilaren ondorengoa izan zen, Bleda anaiarekin batera (445); Bleda hilarazita hartu zuen erregetza.
Erroman Honorio enperadorearen gortean ikasten aritu ondoren, Panoniako (egungo Györ, Hungaria) errege zelarik, bere herriko tribu guztiak bateratzea lortu zuen (hunoen herri turkiar-mongoliarraren lurrak Itsaso Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatzen ziren).
Ekialdeko inperioari eraso zion eta Teodosio II. enperadoreari zerga bat ezarri. Balkan herriak inbaditu eta beste bahisari bat ezarri zion Teodosio II.ari, Konstantinoplaren ordainez.
Germaniar eta eslaviarrak menderatu ondoren, Galian barneratu eta Metz hiria arpilatu zuen (451), Lutezian (Parisen) sartu ez bazen ere. Orleansen atzera jo behar izan zuen Flavio Aezio jeneral erromatarraren eta Teodoriko I.a errege bisigodoaren aurrean.
Aetius, Meroveo eta Teodoriko I.a buruzagiek elkar hartuta, Katalauniako Zelaietan (Troyes, 451) garaitu zuten. Osteak osatu ondoren, Italia aldera jo zuen eta, Aquilea (Venezia), Milan eta Padua suntsitu ostean, Leon I.a Aita Santuak Panoniara itzultzeko egin zion eskaria onartu zuen, sari baten truke. Atila handik gutxira hil zen. Erregearen heriotzaren ondoan, hunoen inperioa erori zen.
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.