[go: up one dir, main page]

Edukira joan

(285263) 1998 QE2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:46, 17 abendua 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
2013ko maitzaren 30eko radar irudia

(285263) 1998 QE2 Lurretik gertu igarotzen den asteroide bat da, 2.75 kilometroko diametrokoa. 1998ko abuztuaren 19an aurkitu zuten Lincoln Near Earth Asteroid Research (LINEAR) programaren baitan, Socorro (New Mexico)n. 14 urteko obserbazio arku bat du eta orbita ezaguna.

Asteroidea dinosauroen desagerpena ekarri zuena baino txikiagoa da, eta bere orbitan lurretik oso gertu pasatzen da. Astronomoek uste dute ez dela arriskutsua. 2013ko maiatzaren 30ean asteroidea lurretik 6 milioi kilometrotara zegoenean, Goldstone radarrak bere inguruan orbitan zegoen beste gorputz bat detektatu zuen. Asteroideak duen ilargiak 600 metroko zabalera du. Hau da, 1998 QE2 asteroide bitarra da. NASAren arabera 200 metroko zabalera baino gehiago duten asteroideen %16a bitarra edo hirutarra da, sistema bat osatuz.

Lurrera egingo duen gerturapenik handiena 2013ko maiatzaren 31eko 20:59tan izan zen, eta hurrengo bi mendetan gertuen izango den momentua izango da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]