[go: up one dir, main page]

Edukira joan

HiTZ zentroa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Kanpo estekak: HiTZ zentroa Youtube kanala
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Beste ikerketa-lerroak: Sariak eta errekonozimenduak
43. lerroa: 43. lerroa:
* [[Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren Prozesamendua]] medikuntzan eta zuzenbidean
* [[Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren Prozesamendua]] medikuntzan eta zuzenbidean
* [[Humanitate digitalak]] eta hezkuntza
* [[Humanitate digitalak]] eta hezkuntza

== Sariak eta errekonozimenduak ==
Hainbat sari lortu ditu HiTZzentroak, besteak beste, hauek:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sariak {{!}} Ixa Taldea|url=http://ixa.si.ehu.eus/sariak|aldizkaria=ixa.si.ehu.eus|sartze-data=2021-01-29}}</ref>

* [[Fitxategi:ArantzaDiazdeIlarraza-Ikergazte2021_01.jpg|thumb|Arantza Diaz de Ilarraza ([[Ikergazte|IkerGazte]], 2021)]][[2021]]: [[Ikergazte|IkerGazte]] biltzarrean hitzaldi gonbidatua izan zen Arantza Diaz de Ilarraza: "[[Hizkuntza-teknologia|Hizkuntza-teknologiaren]] bilakaera. Ixa Taldearen esperientzia. Erabili zientzia gizartearen alde." <ref>{{Erreferentzia|abizena=ikergazte|izenburua=Arantza Diaz de Ilarraza: “Gurean ez ezik beste arlo askotan ere diziplinartekotasuna funtsezkoa da”|hizkuntza=eu|url=https://www.ueu.eus/ikergazte/blog/2021/06/10/arantza-diaz-de-ilarraza-gurean-ez-ezik-beste-arlo-askotan-ere-diziplinartekotasuna-funtsezkoa-da/|aldizkaria=IkerGazte 2021|sartze-data=2021-06-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=ikergazte|izenburua=EGITARAU OROKORRA|hizkuntza=eu|url=https://www.ueu.eus/ikergazte/egitarau-orokorra/|aldizkaria=IkerGazte 2021|sartze-data=2021-06-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=https://twitter.com/inakialegria/status/1403095970729148427|hizkuntza=eu|url=https://twitter.com/inakialegria/status/1403095970729148427|aldizkaria=Twitter|sartze-data=2021-06-11}}</ref>
* [[2021]]<nowiki/>ko Espainiako Informatika Saria eman zion arloko SCIE elkarteak [[Eneko Agirre]] Ixakideari. ([[Sociedad Científica Informática de España]]).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Espainiako Informatika-Ikerketa Sari bi Eneko Agirre eta Mikel Artetxerentzat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2021/05/21/espainiako-informatika-ikerketa-sari-bi-eneko-agirre-eta-mikel-artetxerentzat/|sartze-data=2021-06-07}}</ref> Epaimahaiak azaldu zuen [[Hizkuntzaren prozesamendu|hizkuntzaren prozesamenduaren]] esparruan egindako ekarpen bikainengatik eman ziotela; bereziki, [[Testu corpus|testu-baliabide]] handien ustiapenean,, eta [[Itzulpengintza automatiko|itzulpen automatikoari]] aplikatutako [[Itzulpen automatiko neuronal|neurona-konputazioan]] oinarritutako [[Ikasketa automatiko|ikasketa automatiko ez-gainbegiratuan]]. Aipatu zuen, gainera, zientzia-argitalpenen kalitate bikainagatik ez ezik (bere argitalpen horietako batzuk erreferentetzat hartzen dira mundu mailan), bere ikerketaren emaitza-transferentzia handiagatik, zientzia-lidergoagatik —[[HiTZ zentroa|Hitz ikerketa-zentro]] ospetsuaren zuzendaria da— eta nazioarteko ibilbide oso nabarmenagatik, bai prestakuntzan, bai lankidetzetan.<ref name=":7">{{Erreferentzia|abizena=Sociedad Científica Informática de España (SCIE)|urtea=2021|izenburua=Otorgados los Premios de Investigación SCIE-FBBVA 2021 – SCIE|hizkuntza=es|url=https://www.scie.es/otorgados-los-premios-de-investigacion-scie-fbbva-2021/|sartze-data=2021-06-07}}</ref>
* [[2021]]: Ikertzaile gazteentzako Espainiako Informatika Saria jaso zuen [[Mikel Artetxe Zurutuza|Mikel Artetxe]] ixakideak, arloko SCIE elkarteak ematen duena ([[Sociedad Científica Informática de España]]). Epaimahaiak saria eman zion nazioartekoan duen presentzia handiagatik, [[Hizkuntzaren prozesamendu|hizkuntzaren prozesamenduaren]] arloko enpresa garrantzitsuenetan egindako egonaldiengatik eta ospe handiko biltzarretan egindako ekarpenengatik.<ref name=":7" />
* [[2020]]: Hizkuntzaren prozesamendua lantzen duen [[COLING]] nazioarteko kongresuan Aparteko Artikuluaren Saria jaso zuen Ixa Taldeak (Outstanding Paper Award).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=COLING’2020 outstanding papers announcement|hizkuntza=en|data=2020-11-29|url=https://coling2020.org/2020/11/29/outstanding-papers.html|aldizkaria=COLING’2020|sartze-data=2020-12-11}}</ref> Artikulua Ixa Taldeko ikertzaile hauen artean idatzi zuten: Jon Ander Campos, Kyunghyun Cho, Arantxa Otegi, Aitor Soroa, [[Eneko Agirre]] and [[Gorka Azkune Galparsoro|Gorka Azkune]]''. Izenburua hau zen: [https://www.aclweb.org/anthology/2020.coling-main.230/ Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning]. (Elkarrizketa moduko galdera-sistemak hobetzea inplementazioaren ondoren, atzeraelikadurako ikaskuntza haztatua erabiliz).''<ref>{{Erreferentzia|izena=Jon Ander|abizena=Campos|izenburua=Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning|argitaletxea=International Committee on Computational Linguistics|orrialdeak=2561–2571|abizena2=Cho|abizena3=Otegi|abizena4=Soroa|abizena5=Agirre|abizena6=Azkune|izena2=Kyunghyun|izena3=Arantxa|izena4=Aitor|izena5=Eneko|izena6=Gorka|data=2020-12|url=https://www.aclweb.org/anthology/2020.coling-main.230|aldizkaria=Proceedings of the 28th International Conference on Computational Linguistics|sartze-data=2020-12-11}}</ref>
* [[2019]]: ''COVID-19 Open Research Dataset Challenge''. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] gobernuak bultzatutako [[COVID-19]] gaixotasunaren inguruan antolatutako [[Adimen artifizial|adimen artifizialeko]] txapelketan saria.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2020/05/07/ixa-covid-19-gaixotasunaren-inguruan-antolatutako-adimen-artifizialeko-txapelketan-saridun/|sartze-data=2021-01-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)|hizkuntza=en|url=https://kaggle.com/allen-institute-for-ai/CORD-19-research-challenge|aldizkaria=kaggle.com|sartze-data=2021-01-31}}</ref> Ixa Taldeko [[Arantxa Otegi]] eta [[Jon Ander Campos]] ikertzaileek eta [[Eneko Agirre]] eta [[Aitor Soroa]] irakasleek hartu zuten parte.
* [[2017]], [[2019]] eta [[2020]]: Eneko Agirre taldekide eta egun HiTZ zentroaren zuzendariak hiru aldiz jarraian irabazi zuen Google-ren sari bat. ''[[Google Faculty Research Award]]'' saria hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa da bera. Proiektua batez ere ingelesezko elkarrizketetan zentratzen bada ere (sukaldaritzari eta elikadurari buruzko galderak), euskarazko elkarrizketekin ere lan egin dute. Horretarako, iaz Ixa Taldeak euskarazko elkarrizketak biltzeko boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri zuen martxan. Kanpainak oso harrera ona izan zuen, eta pertsonei buruzko euskarazko elkarrizketak jaso ziren, Wikipedian dagoen informazioan oinarrituta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elkarrizketak sortzen - Ixa Taldea|url=http://www.ixa.eus/lagundu/|aldizkaria=www.ixa.eus|sartze-data=2021-01-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2020/04/23/google-saria-hirugarrenez-irabazi-du-eneko-agirre-ixakideak/|sartze-data=2021-01-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Google-ren ikerketa-saria Eneko Agirreri hitzen esanahiak grafikoki erakusteagatik – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2016/03/21/google-ren-ikerketa-saria-hitzen-esanahiak-grafikoki-erakusteagatik/|sartze-data=2021-01-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Google Research saria Eneko Agirre taldekideari – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2016/02/17/google-research-saria-eneko-agirre-taldekideari/|sartze-data=2021-01-31}}</ref>
* 2009tik hona, nazioarteko kongresu zientifikoetan artikulurik onenari egindako 10 aipamen; horien artean, honako hauek: Europako Itzulpen Automatikoaren Elkartearen kongresuan (EAMT, 2009)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=EAMTko artikulu onenarentzako Springer saria IXA taldeari! – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2009/05/22/eamtko-artikulu-onenarentzako-springer-saria-ixa-taldeari/|sartze-data=2021-01-31}}</ref>, testu klinikoen prozesamenduaren alorrean 2017ko 3 artikulurik onenetako bat<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ixa Taldearena da Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2019/06/28/ixa-taldearena-da-testu-klinikoen-prozesamenduaz-2017ko-3-artikulu-onenetako-bat/|sartze-data=2021-01-31}}</ref> eta Txiotesia lehiaketako saria (2014).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Txiotesia2-ko saria Itziar Gonzalezi – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2014/11/26/txiotesia2-ko-saria-itziar-gonzalezi/|sartze-data=2021-01-31}}</ref>
* [[2017]]: [[Bagera|Bagerak]] bere 25. urteurrenean  Ixa Taldeari errekonozimendu saria<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saria: Bagera elkartearen “bidelagunak” gara – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2017/11/20/saria-bagera-elkartearen-bidelagunak-gara/|sartze-data=2023-04-12}}</ref>
* [[2013]]: [[Abbadia saria]] jaso zuen '''Díaz de Ilarrazak''', [[Ixa Taldea|Ixa Taldearen]] izenean [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Foru Aldundiaren]] eskutik.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Ixa Taldea|urtea=2013|izenburua=Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Anton Abadia Saria, Euskararen normalkuntza lanetan izandako eraginagatik.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Ixa Taldea, Abbadia Saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/04/ixa-taldia-abadia-saria/|sartze-data=2021-01-31}}</ref>[[Fitxategi:IXA_Taldea_Abadia_Saria.png|thumb|270x270px|IXA Taldea [[Abbadia saria|Abbadia Saria]] jasotzen (2013)]]
* [[2013]]: Donostiako udalaren eskutik Ixa Taldearen aldeko adierazpen instituzionala.
* [[2012]]: [[Ibilaldia|Ibilaldian]] omendua izan zen teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik, beste hauekin batera: [[Lapurdi|Lapurdiko]] Harluxetar lehengusu ingeniariak: [[Klaudio Harluxet]] eta [[René Harluxet]]; [[Aurki (web-bilatzailea)|Aurki]], [[Sustatu (bloga)|Sustatu]], [[CodeSyntax|Codesyntax]]: [[Luistxo Fernandez]]. [[Udako Euskal Unibertsitatea|UEUko]] [[Informatikari euskaldunen bilkurak|Informatika saila]]: [[Olatz Arbelaitz]]; EHUko [[Donostiako Informatika Fakultatea]] (Ixa Taldea eta '''Díaz de Ilarraza''' tartean; EHUko [[AhoLab|Aholab]] Taldea: [[Inma Hernaez]]; [[.eus|puntueus]]: [[Iratxe Esnaola Arribillaga|Iratxe Esnaola]]; [[kaixo.com]]: [[Aitor Lopez de Aberasturi]]; [[Erentzun ikastola]]: [[Fultxo Crespo]]; Hachtibista, sare sozialak: [[Gorka Julio]]; [[Euskal Jakintza]]: [[Maite Goñi]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/06/07/ibilaldia-2012-omenaldia-ikt-eu/|sartze-data=2020-02-11}}</ref>
* [[2011]]: [[Koldo Mitxelena Saria]] eskuratu zuen tesi baten zuzendari ([[Maite Oronoz]], ''Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura'').<ref>{{erreferentzia|izena=Maite|abizena=Oronoz Antxordoki|izenburua=Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura|hizkuntza=eu|egile-lotura=Maite Oronoz|url=http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/euskarazko-errore-sintaktikoak-detektatzeko-eta-zuzentzeko-baliabideen-garapena-datak-postposizio-lokuzioak-eta-komunztadura|egunkaria=Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak|aldizkaria=|formatua=PDF|sartze-data=2019-12-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/04/06/maite-oronoz-eta-larraitz-uria-punta-puntan-mitxelena-tesi-sarian/|sartze-data=2021-01-31}}</ref>
* [[2002]]: [[Toribio Etxebarria|Toribio Etxeberria]] saria, ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. ''spin-off'' enpresa sortzeagatik.
* [[2001]]: [[Manuel Laborde|Manuel Laborde Werlinden]] saria, ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. spin-off enpresa sortzeagatik.

* [[1995]]: UPV/EHUren sari berezia eskuratu zuen [[Xabier Arregi Iparragirre]] irakasleak ''(Itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitza'').<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Arregi Iparragirre|izenburua=ANHITZ: itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitza|argitaletxea=UPV/EHU|hizkuntza=eu-ES|data=1995|url=https://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/anhitz-itzulpenean-laguntzeko-hiztegi-sistema-eleanitza-00|isbn=978-84-8438-059-7|sartze-data=2024-09-09}}</ref>


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

10:55, 9 iraila 2024ko berrikusketa

HiTZ zentroa
Datuak
Motaikerkuntzarako institutua
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara, gaztelania eta ingeles
Agintea
ZuzendariaEneko Agirre
Historia
Sorrera2019
webgune ofiziala

HiTZ zentroa edo Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroa EHUko ikerketa-zentroa da, Hizkuntza Teknologietan aritzen dena. Erreferentziazko zentroa da Hizkuntza Teknologietan,[1][2][3][4] eta arlo horretako ikerketa, prestakuntza, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea du helburu. Donostiako Informatika Fakultatean du egoitza nagusia, baina beste zentroetan ere ari da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, besteak beste.

Zentroaren zuzendaria den Eneko Agirre ikerlariak hirutan irabazi du ikerketarako Google saria.[5][2] 2020ko maiatzean Amerikako Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako sari bat jaso zuen, COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako Kaggle-Covid-19 txapelketan.[6][7]2021ko Espainiako Informatika Saria eman zion arloko SCIE elkarteak (Sociedad Científica Informática de España).[8][9]

Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa eta AhoLab ikerketa-taldeek osatzen dute. Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak sortu zirenetik —1988an eta 1998an, hurrenez hurren— Hizkuntzaren Teknologien arloko traktore nagusiak izan dira Euskal Herrian. Ixa taldearen lanak idatzizko edukien tratamendua du helburu; AhoLabenak, ostera, ahozko edukiena. Bi taldeak lankidetzan ari dira 2002az geroztik.

Diziplina anitzeko taldea da, hainbat jakintza-arlo landu duten ikertzaileak dituena, besteak beste, informatikariak, hizkuntzalariak, itzultzaileak, ingeniariak, matematikariak eta soziologoak.

Chatbot-ak sortzeko Google sariak

Google Faculty Research Award saria hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa da Eneko Agirre. 2020 urteko sariko 62.000 dolarrek ‘Conversational Question Answering agents that learn after deployment’ izeneko proiektua finantzatzeko erabili ziren gero, hots, erabiltzaileekin elkarrizketa-sistemak garatzeko, beti ere Chatbot-en eta adimen artifizialaren arloetan.[10][11]

Agirre-rekin batera zentroko beste 6 kide hauek: Aitor Soroa eta Gorka Azkune irakasleak, Arantxa Otegi ikertzailea, Jon Ander Campos doktoretza ikaslea, baita Aitor Agirre eta Eduardo Vallejo ikasleak ere.

Proiektua batez ere  ingelesezko elkarrizketetan zentratzen bazen ere (sukaldaritzari eta elikadurari buruzko galderak), euskarazko elkarrizketekin ere lan egin zuten. Aurreko urtean Ixa taldeak euskarazko elkarrizketak biltzeko boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri zuen martxan. Kanpainak oso harrera ona izan zuen, eta pertsonei buruzko euskarazko elkarrizketak jaso ziren, Wikipedian dagoen informazioan oinarrituta.[12]

Hizkuntza Teknologia lagun Covid-19 birusaren kontrako borrokan

CORD-19 delako txapelketa (COVID-19 Open Research Dataset Challenge) hainbat erakundek antolatu zuten 2020ko udaberrian, COVID-19 pandemiaren hasieran, tartean ziren AEBetako Etxe Zuriko Office of Science and Technology Policy, Allen Institute for AI, Chan Zuckerberg initiative, Georgetown University, Microsoft Research, eta National Institutes of Health.[13] Antolatzaileek COVID-19, SARS-CoV-2 eta beste koronabirus batzuei buruzko 50.000 artikulu zientifikotik gora jarri zituzten eskuragarri munduko ikerketa-komunitatearentzat. Horrekin batera, adimen artifizialeko ikertzaileei ekintzarako deia egin zien hizkuntzaren prozesamenduan orduan egin berri ziren aurrerapenak aplika zitzaten, COVID-19 gaixotasunaren aurkako borrokan ari ziren zientzialariei laguntzeko literatura zientifiko horretan lagungarri zitzaien informazioa ahalik eta errazen bilatzen.

Txapelketaren lehen fasean 10 sari banatu zituzten,[6] eta haietako bat irabazi zuen HiTZ zentroko Ixa taldean garatutako programak. Sistemaren garapenean Arantxa Otegi eta Jon Ander Campos ikertzaileek eta Eneko Agirre eta Aitor Soroa irakasleek hartu zuten parte.

Garatutako programak COVID-19 gaixotasuna eta SARS-CoV-2 birusaren inguruan adituek zituzten lehentasunezko galderen erantzunak bilatzen zituen aipatutako artikulu zientifiko guztiak aztertuta. Programa hura erabilgarria zen, besteak beste, koronabirusaren historiaren, birusaren kutsatze eta diagnostikoaren, gizakien eta animalien arteko ukipenean hartu beharreko prebentzio-neurrien eta aurretik egindako azterketa epidemiologikoetako ikasbideen inguruko galderen erantzunak aurkitzeko.[14] Estatu Batuetako aditu talde batek ebaluatu zuen programa eta “What do we know about diagnostics and surveillance?” (Zer dakigu diagnostiko eta zaintzari buruz?) gaiaren inguruko galdera-sortari hoberen erantzun zion sistema bezala aukeratu zuten HiTZ zentrokoa.

2020ko maiatzen Koronabirus pandemiaren hasieran Amerikako Estatu Batetako Gobernuak sari bat Ixa ikerketa-taldeak adimen artifiziala aplikatu du COVID-19ren kontra [15][16]

Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017z geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatiko estandarretan eta horrela zenbait ingurunetan giza-itzulpenen kalitatearen maila lortu zuten lehenengoz. Geroxeago, eta arin, HiTZ zentroko ikerlariak euskal munduko ikerkuntza komunitatearekin batera gai izan ziren euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko. 2015ean hasi zen euskararako itzulpen neuronala aztertzen. Ordurako Deepl itzultzaileak kalitatezko emaitzak ematen zituen 10 hizkuntzatan baina euskara ez zegoen horien artean. Bi urte geroago Deepl-en lehenengo emaitza bikainak lortuta, 2017an lehen demoa publikoki eskura zegoen. 2017an bertan, hainbat agenteren artean (HiTZ zentroko Ixa Taldea, Elhuyar, Vicomtech, Ametzagaña, Mondragon Lingua...), MODELA izeneko proiektua abiatu zuten.[17][18][19] Urtebeteko epean, 2018an, MODELA itzultzailea plazaratu zuten, Interneten publiko orokorrerako euskarazko itzulpen neuronala eskaintzen zuen lehen zerbitzua. Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago gutxienez beste hiru itzultzaile neuronal gehiago plazaratu ziren: Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile neuronala, batua.eus eta Itzultzailea.eus. Translate Google-k geroago euskarazkoan ere eredu neuronalera pasa zen.

Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea izeneko teknika berria ere sortu eta sakon landu da zentroan. Gaur egun dauden sistemek datu asko behar dute (gainbegiratze sakona), corpus paralelo gisa normalean milioika perpaus behar izaten dituzte. Baina harrigarria da, baldintza hori ez du behar gizakiak hizkuntza eskuratzeko. Eta gainera arazo praktiko garrantzitsu bat planteatzen du euskara bezalako baliabide gutxiko hizkuntzekin itzulpenak egiteko. HiTZ zentroko Mikel Artetxeren tesiaren helburua datu paraleloen mendekotasun hori guztiz ezabatzea izan zen, corpus elebakarra baino beharko ez zuten “gainbegiratu gabeko itzulpen automatiko”ko sistemak eratzeko.[20] Horretarako, lehenengo urrats batean bi hizkuntzatarako sortutako hitz-bektoreak (word embedding-ak) lerrokatzen zituen, beren arteko egitura-antzekotasunean oinarrituta. Gero, bigarren urrats batean, lerrokatze horren emaitzak erabiltzen zituen itzulpen-sistema neuronal bat edo itzulpen-sistema estatistiko bat hasieratzeko, azken urratsean back-translationaren bidez hobetzen joango zena.[21][22][23]

Beste ikerketa-lerroak

Hizkuntza teknologiaren eta adimen artifizialaren barruan zentroak honako beste arlo hauetan ere dihardu:[24][25][26]

Sariak eta errekonozimenduak

Hainbat sari lortu ditu HiTZzentroak, besteak beste, hauek:[27]

Erreferentziak

  1. «Eneko Agirre EHUko Informatika irakasleak Google-en ikerketa sari bat irabazi du» El Correo 2019-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. a b Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  3. Press, Europa. (2019-05-07). «EHUko Informatika irakasle batek Google erakundearen ikerketa sarietako bat lortu du» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  4. Ixa ikerketa-taldeak adimen artifiziala aplikatu du Covid-19ren aurka. eitb (Egun on Euskadi).
  5. Garate, Iban. (2020). Ixa ikerketa-taldeak adimen artifiziala aplikatu du Covid-19ren aurka. eitb (Egun on Euskadi) -.
  6. a b (Ingelesez) «COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)» kaggle.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  7. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  8. Espainiako Informatika-Ikerketa Sari bi Eneko Agirre eta Mikel Artetxerentzat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  9. (Gaztelaniaz) Sociedad Científica Informática de España (SCIE). (2021). Otorgados los Premios de Investigación SCIE-FBBVA 2021 – SCIE. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  10. Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  11. «UPV/EHUko Eneko Agirre irakasleak Google erakundearen ikerketa sarietako bat lortu du» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  12. «Elkarrizketak sortzen - Ixa taldea» ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  13. (Ingelesez) «COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)» kaggle.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  14. HiTZ zentroko proramaren erantzunak. Which are the sampling methods to determine asymptomatic disease? Task 8 - What do we know about diagnostics and surveillance?. kaggle-cord19.
  15. (Gaztelaniaz) EFE. (2020-05-11). «El Gobierno de EEUU premia a la Universidad del País Vasco por su inteligencia artificial sobre el Covid-19» Innovadores (La razón) (La Razón) (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  16. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  17. Mintegia: Itzulpen automatikoko proiektuak, TADEEP eta MODELA (Gorka Labaka, 2018-03-27) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  18. «MODELA» modela.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  19. «Welcome to TAdeep (MINECO-FEDER project) | TAdeep» ixa2.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  20. Science aldizkariak: ‘Hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa, Ixa taldeak zabaldu duen ikerlerroa’ – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  21. Tesia: Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea (Mikel Artetxe, 2020-07-29) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  22. (Ingelesez) Mikel Artetxe. «Mikel Artetxe» www.mikelartetxe.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  23. Mintegia. Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea. (M. Artetxe, 2018-12-17) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  24. «AI Basque sortu da, Gaia Klusterraren eta EHUko Hitz Taldearen eskutik, Inteligentzia Artifiziala sustatzeko Euskadin» www.euskadi.eus (euskadi.eus) 2020-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  25. Arregi, Olatz; Sarasola, Kepa. (2020-02-14). 'Hizkuntza-teknologiak' mintegia - Basque Industry Meeting Point 2019- Kepa Sarasola + Olatz Arregi. SPRI , Eusko Jaurlaritza, Youtube.
  26. ‘AI Basque’ sortu dugu GAIA klusterrarekin adimen artifizialaz – Hizkuntza-teknologiak. Ixa Taldea. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  27. «Sariak | Ixa Taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
  28. ikergazte. «Arantza Diaz de Ilarraza: “Gurean ez ezik beste arlo askotan ere diziplinartekotasuna funtsezkoa da”» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  29. ikergazte. «EGITARAU OROKORRA» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  30. «https://twitter.com/inakialegria/status/1403095970729148427» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  31. Espainiako Informatika-Ikerketa Sari bi Eneko Agirre eta Mikel Artetxerentzat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  32. a b (Gaztelaniaz) Sociedad Científica Informática de España (SCIE). (2021). Otorgados los Premios de Investigación SCIE-FBBVA 2021 – SCIE. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  33. (Ingelesez) «COLING’2020 outstanding papers announcement» COLING’2020 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  34. Campos, Jon Ander; Cho, Kyunghyun; Otegi, Arantxa; Soroa, Aitor; Agirre, Eneko; Azkune, Gorka. (2020-12). «Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning» Proceedings of the 28th International Conference on Computational Linguistics (International Committee on Computational Linguistics): 2561–2571. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  35. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  36. (Ingelesez) «COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)» kaggle.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  37. «Elkarrizketak sortzen - Ixa Taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  38. Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  39. Google-ren ikerketa-saria Eneko Agirreri hitzen esanahiak grafikoki erakusteagatik – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  40. Google Research saria Eneko Agirre taldekideari – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  41. EAMTko artikulu onenarentzako Springer saria IXA taldeari! – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  42. Ixa Taldearena da Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  43. Txiotesia2-ko saria Itziar Gonzalezi – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  44. Saria: Bagera elkartearen “bidelagunak” gara – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  45. Ixa Taldea. (2013). Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Anton Abadia Saria, Euskararen normalkuntza lanetan izandako eraginagatik.. .
  46. Ixa Taldea, Abbadia Saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  47. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  48. Oronoz Antxordoki, Maite. «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  49. Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  50. Arregi Iparragirre, Xabier. (1995). ANHITZ: itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitza. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-059-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak