Ikusten duzuna bilatzea, gauzak azkarrago egitea eta inguratzen zaituena ulertzea ahalbidetzen dizu Google Lens zerbitzuak, kamera edo argazki bat soilik erabilita.
TESTUAK ESKANEATU ETA ITZULI Itzuli ikusten dituzun hitzak, gorde bisita-txartelak kontaktuetan, gehitu posterretako gertaerak egutegian, kopiatu kode konplexuak edo parametro luzeak eta itsats itzazu gailuan… Hori guztia egin dezakezu denbora aurrezteko.
LANDAREAK ETA ANIMALIAK IDENTIFIKATU Jakin lagunaren etxean ikusi duzun landarea zein den, edo parkean ikusi duzun txakurra zein motatakoa den.
INGURUKO TOKIAK ARAKATU Identifikatu mugarriak, jatetxeak edo erakusleihoak eta lortu haiei buruzko informazio gehiago. Ikusi balorazioak, ordutegiak eta gertaera historikoak, besteak beste.
GUSTATZEN ZAIZUN ITXURA AURKITU Zure arreta erakarri al du ikusi duzun konjunto batek? Egongelarako perfektua den aulkia ikusi al duzu? Aurkitu gustatu zaizunaren antzeko arropa, altzariak edo etxea dekoratzeko osagarriak.
ZER ESKATU JAKIN Ezagutu jatetxeetako plater ezagunenak Google Maps zerbitzuko iritzietan oinarrituta.
KODEAK ESKANEATU Eskaneatu QR kodeak eta barra-kodeak modu azkarrean.
*Ez dago erabilgarri hizkuntza edo lurralde guztietan. Informazio gehiago lortzeko, joan
g.co/help/lens helbidera. Lens zerbitzuko eginbide batzuk erabiltzeko, Interneteko konexioa behar da.