Hobbita
Hobbita (ingelesez The Hobbit, or There and Back Again) J. R. R. Tolkienek idatzitako fantasiazko eleberria da. Bilbo Zorrozabal (edo Bilbo Baggins Igela argitaletxearen bertsioari jarraikiz) hobbit etxekoiaren abentura kontatzen da Smaug dragoiaren altxorraren zati bat eskuratzeko.
Esanak
aldatuBilbo Baggins
aldatu- Ez sekula barre egin bizirik dauden dragoiei.
- Ni sukaldari ona naiz, eta hobea naiz maneatzen maneatua izaten baino.
- Galderak erantzuteko dira, ez erantzuna jakiteko.
- Zantzu-aurkitzailea naiz ni, armiarma-sareen motzailea, euli eztenduna. Zortearen zenbakiagatk hautatua. Ni naiz bere lagunak bizirik ehortzi eta ito egiten dituena, eta berriz ere uretatik bizirik ateratzen dituena. Poltsa baten zoko-zokotik nator ni, baina ez naiz ezein poltsaren barrenean egon.
Thorin Haritzezko Ezkutu Handi
aldatu- Thorin, Thrainen seme, Throrren seme, Mendi azpiko Erregea!
- Zer proposatzen diguzu, Baggins jauna?
- Alajaina! Ez al duzu maparik? Eta ez al duzu entzun gure kanta? Eta ez al gara aritu hizketan orduak eta orduak honi guztiari buruz?
Gandalf
aldatu- Galdera bat aldiko; eta afaldu aurretik bat ere ez! Ez dut zipitzik hartu gosaritik.
- Ederki orduan; gerrikoak estutu eta atsedenik gabe aurrera egin behar dugu; edo bestela afari bihurtuko gara, eta hori askoz okerragoa da gu gerok batere gabe geratzea baino.
Bilbori buruz
aldatu- Sutsua adiskidetxoa. Atake bitxi xelebreak izaten ditu, baina hoberenetako bat da, estualdian dagoen dragoi bat bezain ankerra.
- Neuk ekarri nuen, eta nik ez dut alferrikako gauzarik ekartzen.
Bombur
aldatu- Neu naiz beti azkena, eta ez dut gustuko. Gaur besteren bati dagokio.
- Potzoloegia naiz ni halako euli-hegaldietarako. Zorabiatuko nintzateke eta bizarrarekin egingo nuke estropezu, eta orduan berriz ere hamahiru izango zinatekete.
- Segi, hala egin behar baduzue. Nik hementxe etzan behar dut eta janariarekin amets egin, berriz ere lortzen badut. Berriro ere sekula ez esnatzea espero dut.
Asmakizunak
aldatu- Bizi da arnasik gabe
- Hotz da, heriotzaren pare
- Edaten daki eten gabe
- Egarritua ez bada ere. (Arraina)
- Begi bat dago aurpegi urdinean
- Dakusa begi bat aurpegi berdean
- Begiok berdin berdinak gara biak
- Esan zuen lehenengo begiak
- Ni hemen goian eta bera han behean. (Eguzkia bitxilorearen gainean)
- Gauza honek jaten du guztia
- Lore, zuhaitz, txori nahiz piztia
- Jaten du burdina, altzairua
- Irin bihurtzen harri landua
- Hiriak suntsitzen, Erregeak hil
- Mendiak eraisten, isil-isil. (Denbora)
Esaldi solteak eta elkarrizketak
aldatu- Iluntasuna atsegin dugu. Iluntasuna ilunentzat arazo! -13 Ipotxak
- Thorin: Nora joan zinen, galdetzea zilegi bazait?
- Gandalf: Aurrera begiratzera.
- Thorin: Eta zerk ekarri zintuen bueltan une egokian?
- Gandalf: Atzera begiratzeak.
- Thorin: Eraman gaitzazu zure nagusiaren aurrera!
- Ateko zaindaria: Festa batean dago.
- Fili: Orduan, are arrazoi handiagoa harengama eraman gaitzazun!