Zortzinangoa
Zortzinangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Lehen Zortzikoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Zortzinangoa erabiltzea lehenesten da.[3]
Zortzinangoa | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Durangaldea |
Ezaugarriak | |
Dantzari-dantza dantza sortako hirugarrena da. Banangoa (hirugarrena), Binangoa (laugarrena), Launangoa (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan),
Ezpataz armatuta eta bi ilaretan antolatuta dauden zortzi dantzarik egiten dute dantza; ezpatek ez dute berezko funtziorik betetzen ordea. Musikaren erritmoari jarraiki, posizioz aldatuko dira dantzariak, lehendabizi aurreko lauak eta atzekoak euren artean, ondoren elkarren ondokoen artean eta, aurrerago, lehenengoak hirugarrenekin eta bigarrenak laugarrenekin, horrela taldea hasierakoaren alderantzizkoa den posizioan geratuz.[1] Zortzinangoan dantzari guztiak etengabe ari dira dantzan, ez dira ateratzen besteen aurrera oinarrizko zortziko oso bat dantza egitera, ez banaka, ez binaka, ezta launaka ere.[3][4]
Dantzarien mugimenduak
aldatuBi zati bereiz ditzakegu: lehena bukatzean dantzarien posizioak hasieran posizioetan alderantzikatuta geratzen dir;[3]
Hasieran | Albokoarekin
aldatu |
Launaka
biraka |
1.ak 3.ekin
2.ak 4.ekin |
Bukaeran | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1a | 1b | 1b | 1a | 2a | 2b | 4a | 4b | 4a | 4b | ||||
2a | 2b | 2b | 2a | 1a | 1b | 3a | 3b | 3a | 3b | ||||
3a | 3b | 3b | 3a | 4a | 4b | 2a | 2b | 2a | 2b | ||||
4a | 4b | 4b | 4a | 3a | 3b | 1a | 1b | 1a | 1b |
Bigarren zatian, berriro ere talde osoak jarduten du eta lehengo zatiko mugimendu berdinak eginez hasiera-hasierako posizioetara itzultzen da..[3]
Hasieran | Albokoarekin
aldatu |
Launaka
biraka |
1.ak 3.ekin
2.ak 4.ekin |
Bukaeran | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4a | 4b | 4b | 4a | 3a | 3b | 1a | 1b | 1a | 1b | ||||
3a | 3b | 3b | 3a | 4a | 4b | 2a | 2b | 2a | 2b | ||||
2a | 2b | 2b | 2a | 1a | 1b | 3a | 3b | 3a | 3b | ||||
1a | 1b | 1b | 1a | 2a | 2b | 4a | 4b | 4a | 4b |
Dantzari-dantzako lehen dantza
aldatuGuztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:
- Zortzinangoa
- Ezpata joko txikia
- Banangoa
- Binangoa
- Ezpata joko handia
- Launangoa
- Makil jokoa (edo Makil dantza)
- Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).
-
Bizkaiko dantzak (1969)
-
Bizkaiko dantzak (1969)
-
Bizkaiko dantzak (1984)
-
Bizkaiko dantzak (1984)
Jatorria
aldatuDantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[5] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [6][7][8] 1990an.[9]
Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ a b c d e «Euskal Herriko Dantzak | Zortzinango» www.dantzak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ Cosicas agoizkas. (2008-06-26). Banangoa (Dantzari dantza). (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
Kanpo estekak
aldatu- Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» Aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
- Zortznango. dantzan.eus atarian bideo bat.
- «Euskal Herriko Dantzak | Zortzinango» www.dantzak.eus. argazkia, audioa eta bideoa